martes, 20 de noviembre de 2012

Bakartxo Tejeria Oterminen hitzak


Bakarxto Tejeriaren hitzak Parlamentuko Mahaiaren presidentziaren ardura hartu ondoren:

Ongi etorri legebiltzarkide guztiak,
Lehendabizi, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuet Eusko Legebiltzarraren buru izendatu nauzuelako.
Eskerrak eman ere orain aurreko Legealdian mahaiko kide izan direnei eta bereziki mahai burua izan den Arantxa Quiroga andreari.
Zorionak legealdi honetan, nirekin batera mahaia osatzen duzuenoi: Juanjo Agirrezabala, Blanca Roncal, Anton Danborenea eta Iñigo Iturrate, jaun andreei.
Gaur, azaroak 20, 20-N, gogora ekarri behar ditugu Legebiltzar honetako eraildako kideak: Gregorio Ordoñez, Fernando Buesa eta gaurko egunez duela 28 urte hil zuten Santi Brouard. Guztion oroimenean, inoiz gehiago ez. Bakea eta askatasuna.
Hemendik aurrera, lanera. Elkarlanera.
Hamargarren Legealdia zabaldu dugu. Egoera ekonomiko larritik irteteko eta garai politiko berria eraikitzeko atarian jartzen gaituen legealdia.
Herri honen ordezkariak gara, herritarren borondatearen, ordezkari eta bakarka, taldeka edo herri guztiok batera, eskuz alda ezina den ardura politikoa eta soziala dugu. Legebiltzar honetan datza Herri honen ordezkaritza politikoa eta horren ondorioz herritarren eta Herriaren burujabetzaren ordezkaritza.
Politika, ekonomia, gizartea, demokrazia, hitza, eztabaida, akordioa, bakea, elkarlana izango dira, izan behar dute, gure egitekoaren ardatzak.
Legebiltzarrean, bakegintza. ETAren indarkeriarik gabeko legealdia dugu lehen aldiz eta Euskadiko aukera politiko guztiak gaude hemen, herri ordezkari. Urte asko, gehiegi, eman ditugu berria oraindik jaio gabe eta zaharra amaitu ezinean. Jaio da berria, eta orain, hemen zabaltzen dugun X. Legegintzaldi honetan, bakea eta elkarbizitza berria eraikitzeko oinarriak jartzeko urteak ditugu. Eta Euskadiren normalizazio politikoa adosteko agintaldia. Ez dezagun hau ahaztu, gizarte eta Herri honi zor baitiogu eta ez bagenu egingo berak, gizarteak, eskatuko lizkiguke kontuak.
Legebiltzarrean, demokrazia lege. Eta demokrazian dena ez da zilegi. Lehia politikoa zilegi da, eta ona. Askatasun eskubidearekin eta aniztasun politikoarekin doa bakoitzak berea defenditzeraeta besteekin lehiatzera. baina lehia politikoa, demokrazian, ez dugu herria zatitzeko egin behar. Alderantziz: legebiltzarrean, joko politiko eta demokratikoa herria elkartzeko, eraikitzeko, ditugula izan behar dugu gogoan. Bidezko erabakiak hartuz. Erabakiak betez.
Legebiltzarrean, elkarlana. hau denon arteko zeregina da. Guztien arteko lana. Denok gaude. Bazterkeriarik gehiago ez, ez inork inposaturitakorik, ez norberak bere buruari ezarritako kanporaketarik. 75 legebiltzarkide gara, guztiok ordezkatzen dugu herri hau. 27, 21, 16, 10, 1, horrela erabaki dute herritarrek legealdi honetarako, gizarte honen aniztasunaren ispilu.
Legebiltzarra, hitzaren etxea da. Hau ez da edozein leku. Ez dezagun hitza alferrik galdu, ez dezagun hitza hustu. Hitza ez da edozer gauza: ez da elkarri harrika egietko; hitza, herriari zerbitzu egiteko erreminta da, akordioetara heltzeko ezinbesteko tresna. "Dena eman behar jako maite dan askatasunari" idatzi zuen Lauaxetak baina esan zuen ere: "El Derecho tiene que defenderse con razones, con serenidad. La injusticia usa de armas", hemen gara hitzaren eta arrazoiaren etxean, hori da gizalegea, hori da gure legea.
Legebiltzarra, akordioen arragoa. Beti behar luke hala izan. Larrialdian, are gehiago. Herriak eskatzen du, eta behar du; zor diogu. Une ekonomiko zaila daukagu. Herritarrek agindua eman digute arazoei serio eta benetan heltzeko. Gastua neurtu, ekonomia berpizten lagundu, gizartearen ongizatea bermatu, estu eta larri daudenak lehenetsi. Eta hori, akordio zabalen bidez.
Politikaren garaia da. Esperantzari lehio bat zabaldu behar diogu Legebiltzarretik. Itxaropena behar du Herri honek. Itxaropena, gogoan hartuz politikan pazientzia behar dela. Politikako prozesuek, demokrazian, denbora behar izaten dute mamitzeko eta eraginkor izateko. Politika duina eta erakargarria, hori egin behar dugu.
Por tanto, una politica atractiva a los hombres y mujeres de hoy, de servicio a la sociedad, de trabajo en comun, procurando aminorar la distancia entre la politica y la sociedad, a la que nos debemos y evitando en todo momento ser factor de division de nuestro pueblo. Desde la presidencia del Parlamento Vasco trabajare por impulsar el acuerdo, a traves del dialogo respetuoso, e inclusivo, sin vetos ni exclusiones. Una cultura del acuerdo que es imperativo, politico y etico. Ademas de una exigencia social en este momento de grave crisis economica, que pone en juego el futuro de muchas personas, familia y el porvenir de Euskadi.
Tenemos que alumbrar esperanza y reactivar la confianza: hay salida. Tenemos la obligacion de decirlo, pero sobretodo tenemos que hacerlo. Lo hemos conseguido en tiempos bien dificiles, desde que este parlamento abrio sus puertas, con una Euskadi en ruinas tras la dictadura. Tenemos voluntad politica de sacar a este Pais adelante, cone l Gobierno Vasco y el resto de instituciones y con la fuerza de nuestros hombres y mujeres. Entre todos, lo lograremos.
Esta decima Legislatura que hoy comenzamos tiene que ser la del encuentro entre todos para cosntruir la paz y la normalizacion politica de Euskadi. Iniciamos un tiempo inedito en nuestra historia, con el fin definitivo de la violencia de ETA. Tenemos que construir una paz solidam para y por el Pueblo Vasco. Debemos reconocer la dignidad humana y el respeto a todos los derechos humanos, individuales y colectivos, como principio clave de la politica parlamentaria y del ejercicio democratico.
Cuidare el cumplimiento de las decisiones mayoritarias de esta Camara, que representa a esta parte del Pueblo Vasco, a 3 de cada 4 vascas y vascos. Son grandes retos que exigen colaboracion y entrega. Estoy dispuesta a trabajar junto a todos vosotros, por este fin.
Hitza hitz!
Estamos en el tiempo de la politica. En tiempos de esperanza y a la vez, en tiempos dificiles.
Noche todavia, con la certidumbre del nuevo dia. Y en este momento mas que nunca:
"Oi Euskaldunak, ez beha gau beltzari, bainan bai izarrei! Bakea dela zueri!".

Benetan hitz unkigarriak, benetan zentuz beteriko hitzak, benetan prest eta tinko ikusi dut Bakartxo. Gaurkoan ere, 27 parlamentari horiek osatzen duten EAJ-PNVren taldeaz arro nago. Lanari ekiteko prest dauden pertsonak ikusten ditut. Batzuk ezagutu ere ezagutzen ditut eta horregatik agian badakit Bakartxoak gaur esan duen bezala dena emango dutela maite duten askatasuna lortzeko. Zorionak Bakartxo!

Andoni & Eider bideoa


Bost Hilabete pasa diren arren, ekainaren 23a atzo izango balitz bezala buruan daukagu bueltaka.
Azkenean gure familia osotzen duzuen denok egindako bideoa eskuratu dugu.
Eskerrik asko denoi!
 

Ikusi makusi