jueves, 15 de mayo de 2008

12 dangada isiltasunean, noiz arte?

Gaur berriro ere eguerdiko hamabi kanpai hotsak isiltasunean entzun behar izan ditugu. Baine noiz arte entzun behar izango ditugu dangadak isiltasunean? Noiz izango gara aske guk erabakitzen duguna egiteko? Noiz hartuko dute batzuk kontutan herri honek nahi duena?

Herri honek, askotan esan du bere geroa zein izango den askatasun osoz erabaki nahi duela, baine gaur eguneko egoerari begiratzen badiogu, ezinezkoa dela konturatzen gara.
Ezinezkoa da, batzuek hitz egin nahi ez dutelako eta ezinezkoa da ere, beste batzuek ez dutelako entzun nahi. Biek, beraien egiak sinesten dituzte baine bitartean herri honek jasaten dituen eraso DANAK desilusioa dakartzate.

Momentu hauetan kide batek esan zidan esaldi bat etortzen zait beti burura: Garai latzetan tinko! Eta horrela mantenduko gara euskaldunak, tinko. Gure helburuak zeintzuk diren ahaztu gabe, denon arteko konponbideak bilatzen saiatu behar gara gure herria haz daiten eta aldi berean Euzkadi osotzen dugun guztion eskubideak errespeta daitezen.

Noiz arte?

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi