lunes, 22 de septiembre de 2008

Gaurkoan...

Gaurkoan hitzak ez dira ateratzen.
Gaurkoan ez dut hitzik asteburu honetan gertatutakoa salatzeko. Berriro ere, gure herriaren kontra egin dute beraien interesengatik herri hau saltzen duten zipaioak. Bai, zipaioak esan dut. Azken finean, zipaioak herria diruagatik edo zerbaitengatik saltzen dutenak dira eta gudari deitzen diren hauek, zipaioak besterik ez dira.
Gaurkoan ere bi galdera: zergatik? Noiz arte? Zergatik galderari lehen erantzun diot, beraien interesengatik eta ez herriaren interesengatik. Noizarte? Beraiek nahi duten arte. Hau bai dela diktadura! Herri honek esaten duena ahaztu eta beraien ideiekin aurrera jarraitzea! Hauek ez dira herri hau aurrera atera nahi dutenak! Hauek, herri hau suntsitu nahi dute.
Nazkatuta gaude. Hau ez da herri honek eskatzen duena. Herri honek aske bizitzea aldarrikatzen du bai, baina ez da ETAk zehazten duen ibilbidea, askatasun horretara eramango gaituena.
Eta azkenik, gaurkoan ere, nire herria, nire Aberria, nire aitaren etxea defendatuko dut baina nire bidetik, elkartasun eta elkarrizketaren bidetik.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi