Gaurko eguna sentimendu kontrajarrien eguna da.
Alde batetik Kastrexanako jaiak dira, Agate deunako jaiak. Etxeko danak elkartu izna gara makil baten inguuran gure santari esker eta momentu ikaragarri atseginak pasa izna ditugu nahiz eta hotzez dardarka ibili, euria barra barra egin, jende gutxi egon,... Baina beti mantendu dugu gure bihotzetan Agate Deunak gugan pizten duen sua.
Gure tradizoa da. Aititek abesten zuen, aita eta izeko-osabak ere baino guxtiago eta gaur gu gara ahal dugunetan behintzat kantatzera ateratzen garenak. Nire ondorengoak hau barruan eraman dezaten saiatuko naz.
Baina bestetik, hau dena gogoratzean begiak malkoez betetzen zaizkit. gabonetan bezala gaur ez daudenak oso presente daudelako egun hauetan eta beraiei esker gaurko eguna delakoa delako.
Nire bihotza gaur banadurik dago: Alde batetik batzarra, bestetik euskal jantzia etxean prest... Ez dakit zeinek irabaziko dauan baina asteburua heltzeko gogoak bizi-bizirik daude.
Aintzaldu daigun Agate Deuna
Biher dada Deuna Agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko eusko al dabe
Deun Agatena batzeko gatoz
Aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuz ta
zabaldu zuen sakelak
Orain bagoaz alde egitera
Agur daitzuguz gogotik
Agate Deuna bitarte dala
Etzazue izan dongerik
EUP!
No hay comentarios:
Publicar un comentario