miércoles, 12 de mayo de 2010

Bizkaiko Dantzari Eguna

Urtean zehar badaude egun berezi anitz. Euretariko bat Dantzari Eguna da. Ondino gogoratzen dut familiako txiki guztiak dantzariak ginenean eta familia osoa egun pasan joaten ginenean gure Danztari Eguneko kamiseta jantzirik. Izugarria zen giroa! Bueno izaten jarraitzen du baina azken urteotan ez dut bertaratzeko aukerarik izan. Gogoan ditut etxean arinekatn zelan janzten genituen gure poloak, saia eta traje osoa. Zelan joaten ginen alaitasunez blai autobusera eta zelan emate genitue orduan dantzatzeko gure txanda itxaroten baina momentu unkigarririk bagoen egun hartan mutil dantzak eta larrain danzta ziren.
Mutil danztetan hinbat eta hainbat Ikurrin ikusi daitezke ehundaka danztari estaltzen eta jai "ofizialarekin" bukatzeko larrain dantza. Ez genekien dantzatzen bain gure hankak pasiatzen ateratzen genituen eta gaur egun gutxi-gira-behera badakigu guretzako hain berezia den dantza hau erdi dantzatzen... Momentu ikaragarria izaten zen hau, talde gzutietako dantzari danak ateratzen ginen eta dantza erakustaldia mutilen ohiu batekin bukatzen genuen... Irribarrea margotu zait aurpegian, zein oroitzapen onak!
Eta gero nola ez, bazkaldu eta erromeria... bai giro aparta! lesiorenbat ere egon izan da baina hurrengo urtean itzultzeko gogoa ez da inoiz itzali.
Aurten Sondikako talderai toka zaio dena antolatzea, ikusiko dugu ia zer nolako giroa dagoen handik joaten banaz...

ANIMATU ETA DANTZAN EGIN!!!!

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi