Kalitatzeko hezkuntza publikoa jasotzeko eskubidea daukagu denok; baina Eusko jaurlaritzak marxtan ipiniko dituen neurriak hori bermatzen al dute?
Fundamentuzkoa al da ordezkorik ez izateak gripe batek jotzen gaituenean adibidez? Zenbat goardiazko irakasle daude zentro batean?
Atzo Celaak esan zuen ez dela plantila murriztuko baina argi eta garbi ikus daiteke hezkuntza publikoaren kaltateak behera egingo duela.
Nire esperientzi laburretik abiatuta ez dut oso ondo ulertzen ordezkorik ez ipintzearen neurria. Nik ezagutzen ditudan zentroetan irakasleek ez dute ordu libre askorik eta dituztenak klaseak prestatzekoak dira. Hortaz zure lankide bat gaixotzen bada eta bere kalseaz arduratu behar bazara, "libre" dituzun ordu horiek bera ordezkatzen eman beharko dituzu eta zure klaseak prestatzeko zenuekan denbora galdu.
Hori alde batetik, baina bestetik ezin ditugu irakasle gazteak ahaztu. karrera bukatzen dugunean listetan apuntatzen zara ordezkapenak egiten hasteko asmoaz. Holan puntutxurenbat irabazten joango zara. Orain askoz zailagoa iznago da jende gaztearen lanerako inkorporazioa eta berriro ere krisi zakar honen ondorio latzak berdinen lepo gainera...
Azken denboraldien karramarroen antzera gabiltza, nurri drastikoak hartu beharko dira bai, baina pertsonengan izango dituzten ondorioak ere aztertu beharko lirateke.
Ta hau, Osakidentzan berdin berdin izango da... Hortaz zure medikua eta zu aldi berean gaixotzen bazarete, zeinek ziurtatuko dizu arreta medikoa izango duzula??
No hay comentarios:
Publicar un comentario