Baina solasaldiaz aparte ere beste gauza asko egin ahal izan genituen.
Egia esan, eguna solasaldia hasi baino nahiko arinago hasi zen.
Zapatu goizean Dulantziko plaza jantzi genuen eta egunean zehar egingo ziren ekintza guztiak prestatzen lagundu ostean, ekitaldi politikora sartu ginen.
Ekitaldian lehen apitutakoa, gazteon garaia ere badela, biziko dugun etorkizuna eraikitzeko.
Solasaldia eta gero trikipoteoa egin genuen herriko kaleetatik. Motoreak berotu ziren eta dantzari ere ekin genion.
Gu trikipoteoan geunden bitartean, Pregok gure bazkaria izango zen super paella erraldoia egin zuen. Ummm oso goxo zegoen!
Bazkaldu ostean, tertuliatxo pixkat ta segituan herrialdeen arteko herri kirolak prestatzera. Egia esan ez daukat oso argi nork irabazi zuen... Agian egia izango da garrantzitsuena parteharztea dela... Hori bai, pikerenbat ere sortu egin zen.
Geroxeago batzuk deskantzatzen zuten bitartean, beste batzuk musean aritu zire eta beste batzuk kantuan ibili ginen...
Gaua eta talo usaina heltzen hasi zitzaizkigun Batzokiraino, asik plazara joan ginen taloaren usainak gidatuta bero-bero afaltzeko.
Ta nola ez, dantza plaza polita egin genuen Erdizka Lauetan taldearekin batera.
Pixkat deskantzatu genuen eta Joseina etorri zitzaigun berarekin eguna bukatzeko. edo ez? Ba ez! Juerga Batzokian jarraitu zuen nahi izan zuenerako...
Hurrengo urtean gehio...
No hay comentarios:
Publicar un comentario