lunes, 21 de julio de 2008

9 egun falta dira...

Hau hezkuntzaz kanpoko nire lehenengoko uda da. Orain arte ikasle eta irakasle bezala aritu naz.
Betidanik ekaina heltzen zenetik etxeko danak gure super maletoiak egin eta Bakiora joaten ginen uda osorako. Baine orain ya ikasketak, lana,... direla medio gero eta gutxiago joaten gara hara. Zenbat egun pasa ditugu hondartzan lagunekin berbetan? Zenbat parranda? Zenbat....
Biher hango betiko lagunak lotuak gara gure bizitzen berri bata besteari emateko. Uda honetan ez gara askotan elkartuko eta hori pentsatzeak pena ematen du, udamina.


Udamina hainbat eta hainbat oroitzapen on dituzulako barnean gordeta, lehengo bizimodua faltan botatzen duzulako(egun osoan hondartzan edo lagunekin ezer egin barik) eta oriangoari ezetza ezin diozulako eman. Azken finean orain primeran nabil ere, baine era ezberdin batean.
Orainari berba egiterakoan Torredembarrara joateko falta zaizkidan 9 egunak datozkit burura. 9 egun bakarrik!!
Bost orduko bidaiak pena mereziko du, hortaz segur nago. Hondartza polit batera noa, herri polit betan kokaturik dagoenera, lasaitasun osoz eta mugikor barik bizitzera. Nire planak hondartza, paseotxoak, lekuak ezagutzea,... eta bidaia prestatzen dagoenaren sorpresak ilusio osoz bizitzea dira.
Hortaz bai, nire uda kontzeptua pixkat aldatu da baine esentzia barnean daroagu, lagunak, hondartza eta farreak. Horretarako dira oporrak, maite dituzunekin ondo pasatzeko eta egunerokotasunetaz ahazteko.
Ta norbaitek zalantzarik izatekotan, aurtengoaz aldatuko nukeen bakarra hilabete bat, bi hilabeteengatik aldatzea izango zen; ez besterik. 9 egun falta dira...

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi