lunes, 14 de julio de 2008

Surfean edo...


Pasadan astena nire lagun batzuekin batera surf ikastaro bat hasi genuen Sopelanako hondartzan.
Gure irakaslea etorri zenerako guk oin bat kotxean ipinita geneukan guztiz beldurtuta geundelako. Baine irakasleak ez zigun joateko aukerarik eman. Guregana etorri neoprenozko jantzia eman eta taulak banatu zizkigun.

Arean egonda, lehengo eguneko azalpenak, itsaso-aldien kontuak, korronteak,… eta beroketa ariketak egin genituen.

Geroxeago taulan zelan zutundu behar ginen arean, sikuan, entsaiatu genuen eta ziztu batean uretan geunden; gu, taulak eta olatak.

Itsasoak ez zizkigun olatu handiak bidali, eskerrak!! Ta gure lehenengoko jauziak, erdi altxatzeko aukerak, etab izan genituen.

Oso pozik heldu nintzen etxera. Betidanik egin nahi izan dudan gauza egin dudalako surfean saiatu nahiz. Buruan nituen lelokeria danak ahaztu eta taularekin batera olatu artean gora eta behera aritu naiz. Denek galdetzen zidaten eta zutunik egotea lortu dudan eta nik harrotasunez ezetz erantzun diet. Ez naiz zutunik mantendu baine nire lehenagoko saiakerak poz pozik egin ditut.

Orain jada biherkoan pentsatzen… olatu gainean zutunik ibiliko ote naiz ni????

To be continued…


No hay comentarios:

 

Ikusi makusi