miércoles, 25 de junio de 2008

Gaixotasunari aurrea hartu!

Igaro den astean lanean nengoelarik, enpresako osasun zentroko dei bat jaso nuen. Giza-Papilona deritzonaren kontrako txertoa eskaini zidaten.
Antza, bertoko langile gazteentzako eta langileen alabentzako pentsatutako kanpaina abiaraziko dute oraingoan. Proposamenaren datu guztiak entzun ostean, interneten hasi nintzen txertoaren informazioa bilatzen.

Giza-Papilona izeneko birus hori, transmisio sexualeko gaitza dugu. Ez da beharrezkoa harreman sexual osoa izatea birusa hartzeko, kontaktu hutsarekin nahikoa da kutsatua izateko. Egia da baita ere birusa normalean etorri den bezala joaten dela, baina kasu guztien ehuneko txiki batean birus hori minbizi bihurtzen da. Minbizi mota hau emakumeen hilkortasun tasaren bigarren lekua hartzen du minbiziei buruz hitz egiterakoan.

Ikertzaileek gaixotasun honen kontrako borrokan aurrera egin nahian, bi txerto egin dituzte. Bata merkatuan gure esku daukaguna, eta bestea oraindik ez dute inoiz eskaini.

Dakigun bezala, txertoak ezin dira beti jarri, kasu honetan 9-15 urteko tartean hartzea gomendatzen da. Hortaz neska gazteoi zuzenduriko aurkikuntza da honakoa. Iraunkortasunari buruz berba egiteko orduan, oraindik goiz da hartzaileak bezala, txerto hau gaztea delako.

Gure osasun sailak DBHko lehengo ikasturtean dauden neskatila denak txertatzea erabaki du gaizta saihestu nahian. Era honetan, adin horretako gehiengoa txertatzea lortzen delarik.

Hau dena jakin ostean nire buruan oraindik hainbat galdera zeuden baina ginekologoarekin hitz egin ostean zalantza denak desagertu eta txertatzearen aldekoa naizela aitortzen dut.

Denok ezagutzen ditugu minbizi kasuak eta gaitz honi aurre egiteko aurkezten zaizkigun aukera denak positibotzat jo behar ditugulakoan nago ni. Hortaz, oraingo honetan hamar bat Osakidetzari eta nire enpresari, gure gaztedia berriz zaintzeagatik eta gure gizartean eragina duen gaitza ezabatu nahi izateagatik.

Errez irteten zaizkigu hitzak, ezer txarto eginda dagoela esan nahi dugunean.Errazak izan beharko lirateke ere gure administrazioak ekimen onak martxan jartzen dituenean. Zorionak!

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi