martes, 24 de junio de 2008

Kit-Kat-a Torreviejan

Gogorrak izaten dira oporretatik bueltak eta hau ere holakoa izan da. Nire azken opor hauek hiru egunekoak izan dira baine pena merezi izan dute.
Lau egunez nire familiagaz Torreviejan egon naz. Oin dela urte batzuk hara ez joatearren ordainduko nuke, baine gaur egunien hara ailegatu bezain pronto mobila amatatzen dut eta lasaitasun osoz bizitzen naz.
Beste erritmo bategaz ibiltzen naz, beste gauza batzuk jaten, edan eta ikuste ditut besteak beste.
Oraingoan ere holan izan da. Lehengoko egunien goiz altxatu eta erosketak egitera hozkailua betetzeko. Segituan hondartzara eta gero paella jatera. Gero hondartzara bueltan: paseotxoa aretik, bainutxoa eta eguzkitan bero-bero lokuluxka bat botatzen. Etxera dutxa hartzera eta kalera berriro ere! Oraingoan denok alkarregaz afaldutera. Gero bueltatxo bat eta dardoetara partidita! (la ganadora al habla…jeje).
Hurrengo goizeko eguzkiak itzartu gintuen eta hondartzara abiatu ginen arin-arin. Goiza han pasa ostean, etxera bidea hartu eta dutxara zein igoko zen lehenengo eztabaidatu genuen.
Etxean jan, batzuk siesta, besteak pelikula; eta amaitzerakoan hondartzara.
Busti-bustita geundelarik etxerantrza abiatu ginen, afaltzen joateko ordua zen eta! Dutxa arin bat hartu eta italiar batera afaltzera joan ginen! Oso ondo afaldu genuen gu denok, uiiiiiiiiiiiiii askoren artean. Italiak zeukan partidua galdu zuelako eta sukaldari denak hangoak zirenez… Horrek ez zigun animoa kendu eta bueltatxo bat ematera joan ginen. Jarraian etxera eta lotara hurrengoko eguna gogorra izango zelako.
Bat-batean musika batek itzartu gintuen. Alarma!!!!!!!! Bufff zelako galbana. Baine hondartzan pentsatze hutsak irribarrea ipini zigun eta arrapalada batean hondartzan geunden (denda batetik pastu ostean).
Han gure azken bainutxoa, paseotxoa, bazkaria, sobremesa,… maletak kotxera sartu genituen eta Amurriorako noranzkoa hartu genuen.
Ta gaur hemen nago testutxo hau idazten burua han daukadan bitartean… eta nire eguneroko erritmora bueltatzen naizen bitartean, mobilik, pc-rik,… gabe zein ondo egon naizen gogoratzen dudan bitartean ere...

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi