jueves, 19 de junio de 2008

Thinking....

Nire think eguna goizean goiz hasi zen. Etxean altxatu nintzenerako denok korrikan zeuden. Ta ni ere abiadura hortan sartu nintzan eta denbora gutxian kotxean sartuta nengoen Galdamesera bidean. Galdamesen Loizagako dorretxea bisitatu genuen eta bertako kotxeren baten korrika batean sartu eta alde egiteko gogoekin egon ginen baine azkenean formal-formal gure kotxera eta Muskizera abiatu ginen.
Muskizen El Pobaleko burdinola bisitatu genuen. Irina zelan egiten den, burdinari forma ezberdinak zelan eman ikusi genuen eta gure tripak osatzen zuten bandarekin batera Batzokirantza abiatu ginen jateko asmoz.
Sagardotegi menua geneukan erreserbata, baine “Si bebes, no conduzcas”... asik nik sagardotegiko menua bai, baine sagardo barik... beste Batean izan beharko da.
Postrea ahoan neukala, BECera... BECen nerbio asko, denok lanean dena primeran ateratzeko.
Ordua heldu zen eta BECa erditik eta beteta ikustea ikaragarria zen. 14000 lagun bertaratu ginen hara. Zergatik? Oso erraz, pertsonak ditugulako, proiektua ditugulako eta Alderdia dugulako denok batzen gaituen helburua lortzeko!


14000 bihotzek aldi berean ematen zituzten taupadak hainbat eta hainbat arlo ezberdinetako abeslari, musikari, orekari, hizlari,... gugana jotzen zuten bitartean.




Ekitaldi nagusia amaitu zen, baine egunari ordu batzuk geratzen zitzaizkion Think gaua ospatzeko.
Dj ezberdinak izan genituen gurekin, El menton de fogarty ere bertan izan zen bere musikarekin eta think pintxoa, think salad-a eta think txupitoa dastatzeko aukera izan genuen ere. Gure think eguna musika artean hasi eta musika artean bukatu zen BECen, baine honek ez du esan nahi bidea eginik dagoela, baizik eta azkenien antza esnatu garela eta bideari gogor eta tinko ekingo diogula

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi