Hurrengoko egunien Ardoaren ibilbidea egin genuen. Gaztelerazko esaera batek dioen bezala, “Al que madruga Dios le ayuda” ta antza guri ere lagundu zigun.
Gure madrugoiak saria izan zuen. Arin ailegatzearren beste herri bat ezagutzeko aukera izan genuen. Eta a ze nolako herria! Ipuin batean sartuta egongo bagina bezala izan zan. Etxetxo danak estetika berdina jarraitzen zuten eta kaleak ere dotore-dotore zeuden jantzita.
Hortik alde egin eta bodega batera joan ginen. Bodegan kata txiki bat egin eta denok ardaua erostera!
Segituan jatera joan ginen. Bazkari oso goxoa. Lekua oso elegantea zen eta janaria bikaina zuen.
Kafea edo Miren eta biok harturiko infusioaren ostean korrika bizian herria pixkat ezagutzera eta autobusera berriro ere.
Autobusean barreak, lo-kuluxkak eta la estatua de la libertad-eri argazkia.
Gauean afaria eta parranda pixkat, baine ikusita hurrengoko eguna ere gogorra izango zela, lotara!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario