lunes, 21 de julio de 2008

9 egun falta dira...

Hau hezkuntzaz kanpoko nire lehenengoko uda da. Orain arte ikasle eta irakasle bezala aritu naz.
Betidanik ekaina heltzen zenetik etxeko danak gure super maletoiak egin eta Bakiora joaten ginen uda osorako. Baine orain ya ikasketak, lana,... direla medio gero eta gutxiago joaten gara hara. Zenbat egun pasa ditugu hondartzan lagunekin berbetan? Zenbat parranda? Zenbat....
Biher hango betiko lagunak lotuak gara gure bizitzen berri bata besteari emateko. Uda honetan ez gara askotan elkartuko eta hori pentsatzeak pena ematen du, udamina.


Udamina hainbat eta hainbat oroitzapen on dituzulako barnean gordeta, lehengo bizimodua faltan botatzen duzulako(egun osoan hondartzan edo lagunekin ezer egin barik) eta oriangoari ezetza ezin diozulako eman. Azken finean orain primeran nabil ere, baine era ezberdin batean.
Orainari berba egiterakoan Torredembarrara joateko falta zaizkidan 9 egunak datozkit burura. 9 egun bakarrik!!
Bost orduko bidaiak pena mereziko du, hortaz segur nago. Hondartza polit batera noa, herri polit betan kokaturik dagoenera, lasaitasun osoz eta mugikor barik bizitzera. Nire planak hondartza, paseotxoak, lekuak ezagutzea,... eta bidaia prestatzen dagoenaren sorpresak ilusio osoz bizitzea dira.
Hortaz bai, nire uda kontzeptua pixkat aldatu da baine esentzia barnean daroagu, lagunak, hondartza eta farreak. Horretarako dira oporrak, maite dituzunekin ondo pasatzeko eta egunerokotasunetaz ahazteko.
Ta norbaitek zalantzarik izatekotan, aurtengoaz aldatuko nukeen bakarra hilabete bat, bi hilabeteengatik aldatzea izango zen; ez besterik. 9 egun falta dira...

jueves, 17 de julio de 2008

Bat gehiago gara etxean!!!

Orain dela aste pare bat Andoni logelan mugitzen zen zehozeregaz agertu zan. Egin nuen lehengoko gauza izarekin estaltzea izan zen. Gero begiak ondo ireki eta txakur bat zela ikusi nuen. Zein polita den! Irribarrea aurpegian ipini zitzaidan eta orindik ez zait kendu!!
Orain txakurra hezitzea dagokigu. Ohitura onak ezarri, zaindu, berarekin jolastu, albatariarenera eraman,...
Asik momentuz denok, Ilar barruan, egokitze prozesu batean murgilduta gaude...
Hurrengoan argazkia etorriko da...
Ta honekin bukatzeko soilik erosleari eskerrak ematea!!!!

lunes, 14 de julio de 2008

Surfean edo...


Pasadan astena nire lagun batzuekin batera surf ikastaro bat hasi genuen Sopelanako hondartzan.
Gure irakaslea etorri zenerako guk oin bat kotxean ipinita geneukan guztiz beldurtuta geundelako. Baine irakasleak ez zigun joateko aukerarik eman. Guregana etorri neoprenozko jantzia eman eta taulak banatu zizkigun.

Arean egonda, lehengo eguneko azalpenak, itsaso-aldien kontuak, korronteak,… eta beroketa ariketak egin genituen.

Geroxeago taulan zelan zutundu behar ginen arean, sikuan, entsaiatu genuen eta ziztu batean uretan geunden; gu, taulak eta olatak.

Itsasoak ez zizkigun olatu handiak bidali, eskerrak!! Ta gure lehenengoko jauziak, erdi altxatzeko aukerak, etab izan genituen.

Oso pozik heldu nintzen etxera. Betidanik egin nahi izan dudan gauza egin dudalako surfean saiatu nahiz. Buruan nituen lelokeria danak ahaztu eta taularekin batera olatu artean gora eta behera aritu naiz. Denek galdetzen zidaten eta zutunik egotea lortu dudan eta nik harrotasunez ezetz erantzun diet. Ez naiz zutunik mantendu baine nire lehenagoko saiakerak poz pozik egin ditut.

Orain jada biherkoan pentsatzen… olatu gainean zutunik ibiliko ote naiz ni????

To be continued…


 

Ikusi makusi