miércoles, 25 de junio de 2008

Gaixotasunari aurrea hartu!

Igaro den astean lanean nengoelarik, enpresako osasun zentroko dei bat jaso nuen. Giza-Papilona deritzonaren kontrako txertoa eskaini zidaten.
Antza, bertoko langile gazteentzako eta langileen alabentzako pentsatutako kanpaina abiaraziko dute oraingoan. Proposamenaren datu guztiak entzun ostean, interneten hasi nintzen txertoaren informazioa bilatzen.

Giza-Papilona izeneko birus hori, transmisio sexualeko gaitza dugu. Ez da beharrezkoa harreman sexual osoa izatea birusa hartzeko, kontaktu hutsarekin nahikoa da kutsatua izateko. Egia da baita ere birusa normalean etorri den bezala joaten dela, baina kasu guztien ehuneko txiki batean birus hori minbizi bihurtzen da. Minbizi mota hau emakumeen hilkortasun tasaren bigarren lekua hartzen du minbiziei buruz hitz egiterakoan.

Ikertzaileek gaixotasun honen kontrako borrokan aurrera egin nahian, bi txerto egin dituzte. Bata merkatuan gure esku daukaguna, eta bestea oraindik ez dute inoiz eskaini.

Dakigun bezala, txertoak ezin dira beti jarri, kasu honetan 9-15 urteko tartean hartzea gomendatzen da. Hortaz neska gazteoi zuzenduriko aurkikuntza da honakoa. Iraunkortasunari buruz berba egiteko orduan, oraindik goiz da hartzaileak bezala, txerto hau gaztea delako.

Gure osasun sailak DBHko lehengo ikasturtean dauden neskatila denak txertatzea erabaki du gaizta saihestu nahian. Era honetan, adin horretako gehiengoa txertatzea lortzen delarik.

Hau dena jakin ostean nire buruan oraindik hainbat galdera zeuden baina ginekologoarekin hitz egin ostean zalantza denak desagertu eta txertatzearen aldekoa naizela aitortzen dut.

Denok ezagutzen ditugu minbizi kasuak eta gaitz honi aurre egiteko aurkezten zaizkigun aukera denak positibotzat jo behar ditugulakoan nago ni. Hortaz, oraingo honetan hamar bat Osakidetzari eta nire enpresari, gure gaztedia berriz zaintzeagatik eta gure gizartean eragina duen gaitza ezabatu nahi izateagatik.

Errez irteten zaizkigu hitzak, ezer txarto eginda dagoela esan nahi dugunean.Errazak izan beharko lirateke ere gure administrazioak ekimen onak martxan jartzen dituenean. Zorionak!

martes, 24 de junio de 2008

Kit-Kat-a Torreviejan

Gogorrak izaten dira oporretatik bueltak eta hau ere holakoa izan da. Nire azken opor hauek hiru egunekoak izan dira baine pena merezi izan dute.
Lau egunez nire familiagaz Torreviejan egon naz. Oin dela urte batzuk hara ez joatearren ordainduko nuke, baine gaur egunien hara ailegatu bezain pronto mobila amatatzen dut eta lasaitasun osoz bizitzen naz.
Beste erritmo bategaz ibiltzen naz, beste gauza batzuk jaten, edan eta ikuste ditut besteak beste.
Oraingoan ere holan izan da. Lehengoko egunien goiz altxatu eta erosketak egitera hozkailua betetzeko. Segituan hondartzara eta gero paella jatera. Gero hondartzara bueltan: paseotxoa aretik, bainutxoa eta eguzkitan bero-bero lokuluxka bat botatzen. Etxera dutxa hartzera eta kalera berriro ere! Oraingoan denok alkarregaz afaldutera. Gero bueltatxo bat eta dardoetara partidita! (la ganadora al habla…jeje).
Hurrengo goizeko eguzkiak itzartu gintuen eta hondartzara abiatu ginen arin-arin. Goiza han pasa ostean, etxera bidea hartu eta dutxara zein igoko zen lehenengo eztabaidatu genuen.
Etxean jan, batzuk siesta, besteak pelikula; eta amaitzerakoan hondartzara.
Busti-bustita geundelarik etxerantrza abiatu ginen, afaltzen joateko ordua zen eta! Dutxa arin bat hartu eta italiar batera afaltzera joan ginen! Oso ondo afaldu genuen gu denok, uiiiiiiiiiiiiii askoren artean. Italiak zeukan partidua galdu zuelako eta sukaldari denak hangoak zirenez… Horrek ez zigun animoa kendu eta bueltatxo bat ematera joan ginen. Jarraian etxera eta lotara hurrengoko eguna gogorra izango zelako.
Bat-batean musika batek itzartu gintuen. Alarma!!!!!!!! Bufff zelako galbana. Baine hondartzan pentsatze hutsak irribarrea ipini zigun eta arrapalada batean hondartzan geunden (denda batetik pastu ostean).
Han gure azken bainutxoa, paseotxoa, bazkaria, sobremesa,… maletak kotxera sartu genituen eta Amurriorako noranzkoa hartu genuen.
Ta gaur hemen nago testutxo hau idazten burua han daukadan bitartean… eta nire eguneroko erritmora bueltatzen naizen bitartean, mobilik, pc-rik,… gabe zein ondo egon naizen gogoratzen dudan bitartean ere...

jueves, 19 de junio de 2008

Thinking....

Nire think eguna goizean goiz hasi zen. Etxean altxatu nintzenerako denok korrikan zeuden. Ta ni ere abiadura hortan sartu nintzan eta denbora gutxian kotxean sartuta nengoen Galdamesera bidean. Galdamesen Loizagako dorretxea bisitatu genuen eta bertako kotxeren baten korrika batean sartu eta alde egiteko gogoekin egon ginen baine azkenean formal-formal gure kotxera eta Muskizera abiatu ginen.
Muskizen El Pobaleko burdinola bisitatu genuen. Irina zelan egiten den, burdinari forma ezberdinak zelan eman ikusi genuen eta gure tripak osatzen zuten bandarekin batera Batzokirantza abiatu ginen jateko asmoz.
Sagardotegi menua geneukan erreserbata, baine “Si bebes, no conduzcas”... asik nik sagardotegiko menua bai, baine sagardo barik... beste Batean izan beharko da.
Postrea ahoan neukala, BECera... BECen nerbio asko, denok lanean dena primeran ateratzeko.
Ordua heldu zen eta BECa erditik eta beteta ikustea ikaragarria zen. 14000 lagun bertaratu ginen hara. Zergatik? Oso erraz, pertsonak ditugulako, proiektua ditugulako eta Alderdia dugulako denok batzen gaituen helburua lortzeko!


14000 bihotzek aldi berean ematen zituzten taupadak hainbat eta hainbat arlo ezberdinetako abeslari, musikari, orekari, hizlari,... gugana jotzen zuten bitartean.




Ekitaldi nagusia amaitu zen, baine egunari ordu batzuk geratzen zitzaizkion Think gaua ospatzeko.
Dj ezberdinak izan genituen gurekin, El menton de fogarty ere bertan izan zen bere musikarekin eta think pintxoa, think salad-a eta think txupitoa dastatzeko aukera izan genuen ere. Gure think eguna musika artean hasi eta musika artean bukatu zen BECen, baine honek ez du esan nahi bidea eginik dagoela, baizik eta azkenien antza esnatu garela eta bideari gogor eta tinko ekingo diogula

martes, 10 de junio de 2008

Think gaur...

Zapatu hau ailegatzeko soilik 4 egun falta dira!!! 4 egun istorioa egingo duen ekitaldi baten parte sentitzeko. Gure Aberriarentzat proiektu berri bat aurkezteko eta galduko duzula? Nik ez behintzat!
Bertan musika, ikuskizunak, proiektu berri baten aurkezpena,… izango ditugu. Komunean gauza bat daukaten 14000 lagun batuko gara bertan. Denok herri hau aurrera ateratzea nahi dute eta hori posible egingo duen proiektuaren parte sentitu nahi dira hasiera-hasieratik.
Ekitaldia bukatzerakoan, egunari bukatzeko falta zaizkion orduak musikarekin beteko dira. El menton de fogarty etorriko da gure giroa alaitzera eta bien bitartean “Think pintxoa”, “Think salad-a” eta “Think txupitoa” dastatzeko aukera izango dugu.
Goizaldeko ordu bietan txokolatea txurrokin danontzat ta “Think guaguetara” etxera bueltan joateko. Alkohola eta gidatzea ez direlako lagun!
Ni ya hasi naiz atzera kontua egiten…… Think gaur….

Las mas bonitas de Estrasburgo 4!!!

Eta gure Estrasburgoko azken eguna heldu zitzaigun!!! Goizean goiz altxatu, gosaldu, maleta egin eta kalera bueltak ematera.
Katedrala berriro ikusi, hirigunea, azken paseotxoa, itsasontzian hiriari bisita, azken opariak erosi, saltxitxa bat jan eta hotelera autobusa hartzera.

Gure gida izandakoa agurtu eta aireportuen itxarotera.
Premio!!! Gure hegazkina atzerapena zeukan!!! Azkenean soilik 20 minutuko atzerapena izan zan. Bruselasera heldu eta erosketak aireportuen. Batzuek kolonia, besteek ardaua, garagardoa, txokolateak,…
Berriro hegazkina berandu!!! Itxarotera… Hegazkinean ya argazkiak, abestiak,… logurea heldu arte (5 minutu, jeje). lo denbora gehiengoan eta nohiz behinka lehiotilatxotik begiratzen.
Azkenean Euzkadin!!!! Durangotik sartu ginen eta Loiun lur hartu ere. Han Andoni egoan itxaroten etxera eramateko prest.
Maletak hartu eta enteratu ginen gure hegazkinen atzerapenaren zergatiaz… Bruselazen hegazkin bat jauzi zen justu gurea atera baino pixkat arinago!!!! Denok momento shock ta korriken gure maleta hartzera.
Maletarekin kanpora eta txoferra agurtu (eskerrik asko!!!) ta etxera, ordua zela jada.

miércoles, 4 de junio de 2008

Las mas bonitas de Estrasburgo 3

Ringgggggggggggg!!!!!!!!!!!! Begia ireki eta buelta beste aldera. Ringgggggggggg!!!!!! Berriro ere… Azkenean altxatu ginen eta dutxara! Gosaldu, motxila hartu eta Alemaniara! Friburgora joan ginen eguna pasaten.



Herri polita aurkitu genuen han.



Katedrala ikusi, kandelatxo bat piztu, ta arte lan danak ikusi. Gero kanpoan egoan merkatura bisita. Jostailuak, loreak, saltxitxak, fruta, haragia,…


Gerorako indarrak berreskuratzeko, “little chocolate” bat hartu genuen. A ze nolako kankarroa! Katxiak bere alboan, txikitoak dira!!


Gero beste bueltatxo bat eta erosketak egitera.


Tripak ya zarata sartzen hasiak ziren eta bazkaltzera abiatu ginen. Batzuk kodiloaren bila joan ziren, gu pikoteo batekin primeran geratu ginen.


Bazkalostean azken buelta eta hotelera!


Pixkat deskantsatu eta gaueko lehengo tragoa Petit France auzoan. Jarraian afarira eta lotara, gorputzak ez zuen gehiagorako ematen eta.

Las mas bonitas de Estrasburgo 2

Hurrengoko egunien Ardoaren ibilbidea egin genuen. Gaztelerazko esaera batek dioen bezala, “Al que madruga Dios le ayuda” ta antza guri ere lagundu zigun.


Gure madrugoiak saria izan zuen. Arin ailegatzearren beste herri bat ezagutzeko aukera izan genuen. Eta a ze nolako herria! Ipuin batean sartuta egongo bagina bezala izan zan. Etxetxo danak estetika berdina jarraitzen zuten eta kaleak ere dotore-dotore zeuden jantzita.


Hortik alde egin eta bodega batera joan ginen. Bodegan kata txiki bat egin eta denok ardaua erostera!



Segituan jatera joan ginen. Bazkari oso goxoa. Lekua oso elegantea zen eta janaria bikaina zuen.
Kafea edo Miren eta biok harturiko infusioaren ostean korrika bizian herria pixkat ezagutzera eta autobusera berriro ere.



Autobusean barreak, lo-kuluxkak eta la estatua de la libertad-eri argazkia.



Gauean afaria eta parranda pixkat, baine ikusita hurrengoko eguna ere gogorra izango zela, lotara!!!!!!!!!
 

Ikusi makusi