miércoles, 4 de junio de 2008

Las mas bonitas de Estrasburgo 3

Ringgggggggggggg!!!!!!!!!!!! Begia ireki eta buelta beste aldera. Ringgggggggggg!!!!!! Berriro ere… Azkenean altxatu ginen eta dutxara! Gosaldu, motxila hartu eta Alemaniara! Friburgora joan ginen eguna pasaten.



Herri polita aurkitu genuen han.



Katedrala ikusi, kandelatxo bat piztu, ta arte lan danak ikusi. Gero kanpoan egoan merkatura bisita. Jostailuak, loreak, saltxitxak, fruta, haragia,…


Gerorako indarrak berreskuratzeko, “little chocolate” bat hartu genuen. A ze nolako kankarroa! Katxiak bere alboan, txikitoak dira!!


Gero beste bueltatxo bat eta erosketak egitera.


Tripak ya zarata sartzen hasiak ziren eta bazkaltzera abiatu ginen. Batzuk kodiloaren bila joan ziren, gu pikoteo batekin primeran geratu ginen.


Bazkalostean azken buelta eta hotelera!


Pixkat deskantsatu eta gaueko lehengo tragoa Petit France auzoan. Jarraian afarira eta lotara, gorputzak ez zuen gehiagorako ematen eta.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi