martes, 7 de octubre de 2008

Irakasten ikasten


Gaur nire mutilak irakasten ikasten hasiko da... zelako hitz potoloak, ezta? Irakasten ikasi... Zer ote da hori? Irakasle danak hiru urte pasatzen ditugu gure jakintzak zelan zabalduko ditugun ikasten.
Hiru urte horietan hainbat estrategia ikasten ditugu, gure baliabideak zeintzuk diren topatu eta ikasitako dana martxan zelan ipini ikasten dugu.
Benetan polita dena, zure lanarekin pertsonak osotasunean zelan hazten diren ikustea da. Benetan da polita zure ikasle baten besarkada sentitzea. Benetan da polita, hainbat eta hainbat ordu kostatu zaizun programaketa, umeak pozez zoratzen dituela ikustea. Hori bai dela polita!
Ni orain ez nabil maistra lanetan eta mundu horretatik zehozer faltan botatzen badut, arnasten den alaitasun airea da.
Nire begiak izten ditut eta nire lehengo andereñoa irudikatzen zait. Espero dot nire ikasleak izandakoak, egunen baten begiak iztea eta nire irudia ikustea.
Hau guztiarekin esan nahi dudan gauza bakarra, irakasle izateko asko ikasi behar dela da. Baine are gehiago ikasi ahal dugula gure ikasleak diren umeengandik, gure nagusien mundu hau era politago batean janzteko.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi