viernes, 30 de enero de 2009

Domekan...

Abesti berezi bat badago, hori "Agur jaunak" da. Entzuten dudan bakoitzean nire ileak puntan ipintzen dira, nire begiak bsuti eta bihotza uzkurtu egiten da.
Pasadan Domekan Think Gaur proiektuaren ondoriaok aurketu eta gero abesti hura entzutean bihotzak buelta eman zidan. Milaka pertsona gure errespetu handienarekin neska-mutil horien ahotsak eta kantariaren ahots indartsuak entzuten genituen bitartean Herri honengatik lan egin eta gaur gurekin ez daudenen irudiak etorri zitzaizkdan burura.
Unkigarria izan zen oso eta pertsonak garela argi geratuzela ustet. Sentimenduak ditugu. Lehengoko abestiarekin dantztau genuen, Agur Jaunak-ekin unkitu eta gure Lehendakria eta Iñigorekin Herri honek hurrengo urteetan jarraitu behar duen bidea zein den gainetik aztertu genuen.
Ez dira garai onak, ezin dugu esan primeran gabiltzala baine lan gogorrarekin aurrera aterako gara, herri langilea delako gurea. Ta badakigulako garai latzetan tinko ekin behar diogula geureari eta orain geurea gure familia, lana, herria, lagunak,... eta noski Aberria defenditu behar ditugu. Horregatik aztertu zure ingurua, zelakoa izan den zure bizitza momenturarte eta erabaki bat hartu. Nik hartuta daukat aspalditik.
Nik, Ibarretxe Lehendakari!!!!


No hay comentarios:

 

Ikusi makusi