miércoles, 15 de julio de 2009

U2

Ingelerazko klaseak ematen nituenean eskolan, argi neukan hizkuntza honek ikasleak erakarri ahal zituela eta ikusi behar zutela hizkuntzarekin gozatu ahal zutela. Horretarako askotan jolasak eta filmak erabili izan ditut baina musika alde batera utzi barik.
Nagusienekin astero astero azken minutuak abesten eta musika taldeak ezagutzen ematen genituen. Batzuetan kontzertuen DVDak ikusi ditugu eta gero gustukoena izan duten abestia, ikasi.
Ta beno abesti horietako bat U2ren "with or without you" izan zen. Gaurkoan nabigatzen honako bideoa topatu dut eta ileak puntak ipini dizkit... Oroitzapenak eta taldeak berak sortzen didan sentimendua. Orain zuekin konpartitzea gustatuko litzaidakeena... Ea U2 animatzen den eta noizbait Bilbon holakorik egiten duen...

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi