lunes, 18 de abril de 2011

Egi Eguna Alegria-Dulantzin

Aurten ere EGI Eguna ospatu dugu. Aurten Alegria-Dulantzin eman dugu asteburua. Eguraldi paragabea, hori bai gauean izugarrizko hotza, eta anbiete ezinhobea gazteon garaia dela aldarrikatzeko. Azken finean eta askotan entzun ahal izan dugun bezala gazteak ez gara soilik etorkizuna, oraina ere bagara. Gure eskuetan dago gerokoei utziko diegun etorkizuna. Eta hau oso argi utzu zuen Gorka Urtaranek bere solsaldian. Gazteok badugu zer esan eta zer egin Mundu osoan zehar. Gaztedi sendo ta tinko bat behar da etorkizuna eraikitzeko. Solasaldian ere Catalunyatik eta Valentziatik etorritako kideak beraien babesa ekarri ziguten, Mirenek ere EGIren egoerari eta aurrean ditugun momentuei errepasoa eman zien eta Iñaki Gerenabarrenak ere bere hitzak eskeini zizkigun.
Baina solasaldiaz aparte ere beste gauza asko egin ahal izan genituen.

Egia esan, eguna solasaldia hasi baino nahiko arinago hasi zen.

Zapatu goizean Dulantziko plaza jantzi genuen eta egunean zehar egingo ziren ekintza guztiak prestatzen lagundu ostean, ekitaldi politikora sartu ginen.

Ekitaldian lehen apitutakoa, gazteon garaia ere badela, biziko dugun etorkizuna eraikitzeko.

Solasaldia eta gero trikipoteoa egin genuen herriko kaleetatik. Motoreak berotu ziren eta dantzari ere ekin genion.



Gu trikipoteoan geunden bitartean, Pregok gure bazkaria izango zen super paella erraldoia egin zuen. Ummm oso goxo zegoen!

Bazkaldu ostean, tertuliatxo pixkat ta segituan herrialdeen arteko herri kirolak prestatzera. Egia esan ez daukat oso argi nork irabazi zuen... Agian egia izango da garrantzitsuena parteharztea dela... Hori bai, pikerenbat ere sortu egin zen.





Geroxeago batzuk deskantzatzen zuten bitartean, beste batzuk musean aritu zire eta beste batzuk kantuan ibili ginen...

Gaua eta talo usaina heltzen hasi zitzaizkigun Batzokiraino, asik plazara joan ginen taloaren usainak gidatuta bero-bero afaltzeko.

Ta nola ez, dantza plaza polita egin genuen Erdizka Lauetan taldearekin batera.



Pixkat deskantzatu genuen eta Joseina etorri zitzaigun berarekin eguna bukatzeko. edo ez? Ba ez! Juerga Batzokian jarraitu zuen nahi izan zuenerako...

Hurrengo urtean gehio...

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi