lunes, 23 de mayo de 2011

Gora Bilbo! Gora Bizkaia! Gora Euzkadi askatuta!

Nire Zorionik beroena eman nahi dizkiet atzoko egunean EAJri botoa eman zioten pertsona guztiei. Haiei esker Bilbo eta Bizkaia, Euzkadirekin batera Europan eta Mundu osoan zehar erreferente izateko lanean jarraituko dugu.

Orain aurretik lan asko eskatuko duten lau urte ditugu. Lau urte gatz izango dira; krisiak ez digu arnas askorik hartzen utziko baina gure ordezkariak lanean tinko ibiliko dira Herri hau aurrera ateratzeko.

Pozik nago baita ere azkenik Euzkadiren benetako argazkia daukagulako eta gaur egunean Gobernua osatzen dutenok opozisioan gaudenon erdia baino ez direlako. Orain ere honekin zer gertatzen den ikusi beharko da.

Esan bezala oin lanean jarraitzeko momentua da. Guk momentuz goizeko bederatzietan pertsiana igo dugu lanean jarraitzeko prest!

ZORIONAK BILBO!

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi