lunes, 22 de julio de 2013

Larrinbeko Done Jakue jaiak heltzear dagoz

Txosna prest daukagu, eszenatokia ere, gogoak pilpilean daude, bihotzak sutan, kamisetak lisatzeko prest...
Uztailaren 24an beti bezala Larrinbeko jai nagusiak hasiko dira mus txapelketarekin.
Aurten zoritzarrez urtez eta urtez honen ostean izan dugun herrien arteko herri kirolen jaialdia bertan behera geratu behar izan da. Benetan esperot datozen urteetan ohitura hau berrreskuratzea.
Ta egunari bukaera emateko Liskerren emanaldia gorputzak irauten duen arte.
Aurten zorionez uztaialren 25a jaia da eta eguneko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dugu.
Meza nagusia izango dugu Done Jakue eleizan. Segituen Larrinbeko abesbatzak kontzertua eskeiniko du eta eskoletan bitartean kurtso osoan zehar egindako eskulanak egongo dira ikusgai.
Arrasti partea txikitxoentzat egongo da zuzendurik. Lehenego eta behin Gorriti eta bere animaliak izango ditugu gurekin.
Jarraian eta eguna bukatu arte Dj Xaibor etorriko zaigu plaza animatzera.
Hau dena idatzi eta jaiak segituan hasteko gogoak pizten zaizkit barnean... bi egun bakarrik geratzen dira txupinazoa heltzeko...
Heldu jaiari ta etorri Larrinbera!

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi