jueves, 23 de abril de 2009

Ez da posible, ezin liteke...

Euskalduna naiz. Adminstrazioarekin harremanak euskaraz izateko eskubidea daukat. Kalean, lanean, lagunekin, familiarekin edo nahi dudanarekin hitz egiteko eskubidea daukat baita ere.
Pozik sentitzen naiz datozen belaunaldiak euskaraz mintzatzen entzuten ditudanean eta triste ipintzen naiz nire eta beste askoren hizkuntza dena, instituzio batek zapaltzen duenean.
Beste egunean Madrilgo gobernuak uztezko euskaran kaleratutako oharrak mindu ninduen. Errespetu falta ikaragarria iruditzen zait gertatutakoa.
Norbaitek imnaginatzen du gauza berbera gaztelerazko alearekin gertatzea? Ezinezkoa, ezta? orduan zergatik euskararekin bai? Ez al da beste hizkuntza ofizialak bezain garrantzitsua?
Eta hauek dira gure Herriagatik lan egingo dutenak? Bere hizkuntza ezaguzten eta errespetatzen ez dutenak?

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi