lunes, 18 de mayo de 2009

Valentzia por partes...

Valentzian egon ginan ta nahiz eta Athletik ez den txapeldun suertatu ez naiz beste inoiz hain irabazle sentitu partidu batetik ateratzerakoan...
Baina tira hori esanda hasieratik hasiko naz.
Gure bidaia Zorrotzako bus geltokian hasi zan gaueko hamabi terdietan. Han 55 lagun bildu ginen autobusera sartzeko asmotan baina txoferrak zera esan zigun: majos la euforia para el campo. En el bus no se puede ni comer, ni beber y a poder ser sin meter ruido... Buenoooo esan genuen eta buenooooo izan zan.
Goizaldeko ordu bietan lehengo geldialdia. Hirurak eta hogeietan bigarrena. Lauretan bapatean musika topera eta buseko argiak emanda... Denok ohikua hasi eta azkenik musikarekin eta argiekin bukatzea lortu genuen. Eskerrak!!!
Goizeko zazpirak zirenean azken geldiunea eta zelako sopresa kafetegian Zigor topatu genuenean!!! Bera ere finalera zijoan beste hiru lagunekin. Kafetxoa hartu, argazkia egin eta busera bueltan.
Valentziara heldu eta hainbat eta hainbat kontrol... debiamos de tener cara de buenos porque no nos hicieron bajar... Canticos varios en el bus bitartean...
Azkenik autobusa aparkatu eta gure bidailagunak utzi zientzien eta arteen hirira joateko.
Benetan irteera polita bertara joatea. Goiz osoa eman genuen L'oceanographic-en. Hainbat arrain, uretako animalia eta izurdeen show-a. Benetan ikaragarria egiten dutena eta inbidia pixkat eman ziguten entrenatzaileak.
Amurrioko txoripanak jan genituen eta museora joaten geunden bitartean... k se nos ocurrio... Hirurentzako erdi bizikleta, erdi autotxoa hartzea... Eta handik ibili ginen ikurriña eta athletikeko kamisetein ordu erdiz bueltak eta bueltak ematen... Oso ondo pasatu genun. Hori bai, hurrengorako ipurdi finagoak eramango ditugula esan genuen hobeto sartzeko, jeje.
Bizikleta utzi eta zientzien museora. Han superheroiarena egiten ibili ginen eta gero L'hemisferic-era abiatu ginen pelikula bat ikusten: Egipto, el secreto de las momias. Egia badinot, ez nintzen askotaz enterau lokartu nintzelako. Egoitz baiata ere; baina Andoni adi-adi egon zen pelikula osoan... Zu izango zara bidaia antolatuko duena??jiji
Hau ikusita Bilbao Hirira abiatu ginen trago baten bila, baina ezin! Izugarrizko jendetza eta barrara ezin ginenez ailegatu beste taberna batera joan ginen. Justu justo fuimos a parar a la zona vip del Athletik.. como tontos...jeje Casualidad akreditazioa autobusean geneukalako ezin izan ginen sartu... katxissss jeje. No problem hurrengo tabernara joan ginen eta han izotzez beteriko edalontzi batean ardo beltza koka-kola apur batekin hartu genuen... Gero zehozer afaltzeko eta edateko erosi genuen mercadonan. Gero tapa batzuk jan eta parke batean afaldu.
Segituen zelaira. Kristongo anbietea zelaian. Bizi ditudan partiduetatik laburrena hau izan zen. Denbora guztian gure taldea animaten egon ginen. Ohiukatzen, abesten, animoak emoten... Ez zen roilo txarretarako denborarik egon.
Himnopa dela eta ez dela, nik ez nuen entzun eta han nengoen eta egia badinot ez nuen faltan bota. Pitada galanta izan zen eta telebistan agertu ez diren pankarta eta Ikurrin asko ikusi ziren... Zergatik TVEk ez zituen atera? Eta are gehiago, zergatik zentsuratu himnoak sekulako pitada jaso zuela?
Bueno esandakoa, partiue bikain. Afizoak berdin. Hori bai, Athletik-ek ez du daukan afizioa merezi. ez jauna. Barikuen jokalari pare baten dekalrazioak entzun nituenean.... Eta kasu hontan oso ondo egon zen Azkuna. Udaletxera heldu zirenean jokalariek honakoa esan zien: No os quiero quitar mas tiempo para que podais prepraros para el domingo. Pero quiero que sepais que este homenaje es para la afición. Holako zeozer esan zuen... Niretzat primeran egon zan.
Gero egia da jokalariak emozionauta ikusi genituela eta gozada bat izan zela han goien egotea nahiz eta nik gehiago gozatuko nuke behean egonda txaloka eta jendearekin saltoka... Batek esaten didan bezala, eres mas de pueblo....
Ta bueltako bidaian... akabata... Oingoan ere sorpresa. Maitane eta Erlantz ikusi genituen geldiune batean.
Hurrengo rterako karabana bat hartuko dugu...
Dana delakoa, ATHELTIK BETI ZUREKIN!!!
Argazkiak laister...

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi