martes, 3 de noviembre de 2009

Euskal Herrian euskaraz

Antza esaldi hau laister debekatuko dute ere.
Oraindik aurrera ezin izango da Euskal Herria terminoa erabili hezkuntza arloan gurea den Herriari buruz hitz egiteko. Holan erebaki du Celaak.
Asuntoa kuriosoa da. Oin dela bi aste por todo lo alto ospatu zuten Estatuan, termino politiko giza agertzen delako. Ez al gara berriro ezjakintasun adibide baten aurrean egongo?
Seguro baietz. Ez jakintasuna eta Euskal mundua ingurtazen duen edozerren bukaera bilatzearen lanetan daudela ematen du.
Hau gutxi bada, euskara jada ez da hizkuntza behikularra. Antza ete beti ere bere hitzetan, Euskadin (beraiek ez dutelako Nafarroa inoiz kontutan hartzen noski) gizartearen %80a erdalduna da, hortaz zertarako hainbetseko euskara?????
Ezin da ulertu zelan inmertsioa metodorik onena dela jakinda eta emaitzak ematen dituela jakinda, bere irakaskuntza eremua murriztea.
Noski ez da ulertzen gure ikuspuntutik, abertzaleon eta eusktzaleen ikuspuntutik; baina noski ulertu egiten dela gure kulturarekin bukatu nahi duen baten ahotik datorrenean.
Ez ahal da aberasgarria Herri batentzat hizkuntza baten jabe izatea? Ez al da aberasgarria bere biztanleentzat hiru hizkuntzaren jabe izatea? Ez al da aberasgarria bakoitzak bere kulturaren jabe eta jakitun izatea? Ez al da...
Baina noski Herri baten nortasunarekin bukatzeko, zapalketa da bide bakarra. Eta azken erabakiak ikusita, horretan daude batzuk.
Gu adi jarraituko ditugu pausuak, adi egongo gara begiratzen nondik nora mugitzen diren eta adi egongo gara gurea dena defendatzen eta gure hizkuntza, kultura eta Herria defendatzen. Azken finean, euskaldunak zoritxarrez ikastolak zer izan ziren ez dugu ahaztu eta gure izaera herri bezala defendatzeko hizkuntza pieza klabea dela ez dugu inoiz ahaztuko.
Atzokoan finkatuz, gaur biharkoa eraiki.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi