viernes, 14 de enero de 2011

Hel nazazu eskutik

Atzotik nabil Ken Zazpin murgildurik. Ipod berria ekarri dit Olentzerok ta gaur goiza Ken Zazpikoen eskutik hasi da. Betiko moduan niretzako, izugarri.
Hemen azken diskoko kanta bat, "Hel nazazu eskutik".



Ken Zazpi - Hel nazazu eskutik
Naizena izenik ez du behar biluztean,

nire oskolak zatikan zure aurrean erortzean,

birsortzeko hil behar den zubi honen hasieran begiratu beharrean,

ikusi nazazu, ikusi nazazu.


Zugabetasuna, hozten naute arnastean,

desio eta beharrak, nola elurra urtzean,

ihes bideek berriro, leku berera ekartzean,

bakardade sakonenak, nire pausua izutzean,

hel nazazu eskutik, hau buka bitartean,

hel nazazu eskutik, hau buka bitartean.

Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik.


Ez biktima ez errudinik,

ez epaile ez barkamenik,

ez dut nahi zuri biderik,

ez arrazoi zentzudunik,

ez erorketa librean besoetan salbatzerik,

maite zaitut bat bakarrik, maite zaitut bat bakarrik,

hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik, eskutik,

hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik.


Hel nazazu eskutik, hel nazazu eskutik,

hel nazazu eskutik, hel nazazu eskutik,

hel nazazu eskutik, hau buka bitartean,

hel nazazu eskutik.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi