Nirea berdea da, zurea?
martes, 23 de diciembre de 2008
Partidua????
Din dan don, din dan don
Aurten Gabonak bapatean aurkeztu zaizkit. Eta ez kaleko apaingarri danak ez direlako egon...
Orain tokatzen dena arrapaladan egin gabe dagoen dana egitea: opariak, janariak, etxea pretatzea, Olentzerori gutuna idaztea...
Ufff hori dana egiten dudan bitartean zuek danak etxean lasai-lasai egitea espero dot eta jai hauek primeran pasatzea opa dizuet!!!
Jai zoriontsuak!!! eta gogoratu... Karta barik, ez dago oparirik...
viernes, 19 de diciembre de 2008
ESpaña 1 - Euzkadi 0
A tale by Iurgi...
Some days later the lonely child, still sad without his friend, started to play with the box. It was really beautiful. Colors, forms delicately shaped. He did not know why but being next to it made him feel happy again.
The child was very angry with himself. He really wanted to know what was inside, but on the other hand he could not believe he had damaged it. He decided that it was time to just leave it. Try to forget about it. Time to go back to his lonely life. Time to try to find new friends. Because, without almost noticing, he had been playing with the magic box for almost six months.
martes, 16 de diciembre de 2008
Bagara!!
jueves, 11 de diciembre de 2008
Ireland III
Ireland II
domingo, 7 de diciembre de 2008
Ireland..I
Bueno bueno bueno... Despues de un dia las maletas han llegado tambien a Dublin. Hemos conseguido conectarnos a la red y aqui estamo sliberando espacio de la tarjeta de memoia de la camara de fotos para llenarla otra vez mañana...
Hoy a la mañana hemos recorrido las calles mas centricas y hemso hecho alguna comprilla de comida... Que como tenemos kitchen... pues a cocinar toca...
A la tarde nos hemso ido Andoni ta biok The Spire ikustera. El spire, una figura en forma de torre de metal, estaba adornada con un arbol de navidad y las calles con luces. Habia muuuuucha gente por las calles lo cual no nos ha impedido ver a los jovenes violinistas de Dublin, entrar a la Post Ofice, visitar el carro de MOlly Malone, pasear por Grafton Street, y dejarnos llevar por la musica de los musicos que animaban nuestra vuelta y las compras de muchos Dublineses y genet venid de todas partes del MUndo. Porque si lago hay aqui, somos extranjeros...
Ahora ya cenaditos y depsues de charnos una risas viedno a Buenafuente, nos vamos a la cama que el dia de mañana promete y para aprovecharlo bien hay que madrugrar... y mas teniendo en cuenta que hoy para las cuatro y media ya estaba oscureciendo.
Para ir abriendo boca os pensabamos poner unas fotillos pero para alegria de alguno ese momeno se demorara hasta nuevo aviso...
Mas noticias en nuetro informativo de las diez...
Por cierto, mañana nos vamos a Guinness.... jur jur....
miércoles, 3 de diciembre de 2008
Abenduak 3
baizik eta dakitenek ez dutelako hitz egiten...
Nirekin nahi baduzu, Euskaraz!!!
Gaurkoan ez...
Gaur nire buruan eta bihotzen enpresa bat duten pertsona eta familia guztiak daude.
Agian txikitatik enpresari batekin bizizten naizelako. Agian bere lanarekin zelan hainbat eta hainbat famili aurrera ateratzen ikusi ditudalako. Agian badakidalako hau nazio eraikuntza dela.
Baina antza batzuk ondino astoan herri batetik bestera joaten herri hau sendotuko dugula uste dute... Pena bat, egungo gure errealitatea ez dutelako batere ezagutzen eta are gatzagoa... Ez dituztelako herri hau osotzen dugunen beharrak ezagutzen eta ez direlako gai guk geuk gure kabuz hartutako erabakiak errespetatzeko.
Hauei buruz gauza asko esan ahal izango nituzke baina lehen esan bezala gaur enpresariak dira gure buruetan egon beharko liratekeenak. Beraiek eta beraien familiak... Beraiek baitira beraien menpe edo kargura dauden langileekin batera herri hau aurrera ateratzen dutenak.
Honengatik eta babesa merezi dutelako dakidalako, nire besarkadarik handiena beraientzat. Eta noski bereziki etxean dudanarentzat. Zuk egiten duzulako Euzkadi!!!
domingo, 30 de noviembre de 2008
PIXKA BAT ES MUCHO....
Pixka bat es mucho...
Ikaragarria da azken inkestak ematen dituzten datuak. Antza euskal gaztedia pasotismo batean murgiltzen ari da eta sexu-bidezko gaixotasunen gorakada jasotzen dihardugu.
Honengatik biher Gogorregik eta Iratzargik antolaturiko hitzaldira gonbidatzen zaitut. Solasaldia arrastiko 20:00etan izango da Bilboko Berreginen museoan.
han itxaroten zaitut!
EZ IHES ETA GOZATU!!!
Ta ez ahaztu pixka bat es mucho... Disfruta seguro!!!!
martes, 18 de noviembre de 2008
Nirea, Euzkadi da!
La verdad es que yo siempre he defendido que mi patria, mi país es Euzkadi, con z. Y para mi es con z porque el creador de su nombre así lo hizo.
De todos modos, lo que mas ha llamado mi atención de este asunto es la falta de coherencia de algunos jugadores que han firmado el manifiesto.
En primer lugar decir que es muy triste jugar con la roja de España y no querer hacerlo con la verde Euzkadi. Creo que eso a mas de uno le debiera costar una reflexión.
Por otra parte no solo los que juegan en la liga de la primera división española son los que juegan. Hay mucha mas gente que muy gustosamente jugaría con esa camiseta que toca sudar, la verde.
Por eso si hay gente que piensa que esa camiseta que le ofrecen no es digna de ellos, por favor que no l acojan pero que dejen que otros que están dispuestos a defenderla en el terreno de juego la suden en paz.
lunes, 10 de noviembre de 2008
Son personitas...
La verdad es que esto me hizo pensar. Muchas veces dejamos de ser personas para pasar a ser un numero, una herida, un código,... y muchas veces se nos olvida que la mejor tirita es un abrazo o un simple gesto.
Yo quiero ser personita y cuidar de mis personitas!!!!
lunes, 3 de noviembre de 2008
Para pensar un rato...
jueves, 23 de octubre de 2008
martes, 14 de octubre de 2008
Nire aitaren Etxea, nire Aberria.
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
martes, 7 de octubre de 2008
Irakasten ikasten
Hiru urte horietan hainbat estrategia ikasten ditugu, gure baliabideak zeintzuk diren topatu eta ikasitako dana martxan zelan ipini ikasten dugu.
Benetan polita dena, zure lanarekin pertsonak osotasunean zelan hazten diren ikustea da. Benetan da polita zure ikasle baten besarkada sentitzea. Benetan da polita, hainbat eta hainbat ordu kostatu zaizun programaketa, umeak pozez zoratzen dituela ikustea. Hori bai dela polita!
Ni orain ez nabil maistra lanetan eta mundu horretatik zehozer faltan botatzen badut, arnasten den alaitasun airea da.
Nire begiak izten ditut eta nire lehengo andereñoa irudikatzen zait. Espero dot nire ikasleak izandakoak, egunen baten begiak iztea eta nire irudia ikustea.
Hau guztiarekin esan nahi dudan gauza bakarra, irakasle izateko asko ikasi behar dela da. Baine are gehiago ikasi ahal dugula gure ikasleak diren umeengandik, gure nagusien mundu hau era politago batean janzteko.
martes, 30 de septiembre de 2008
Jada 24...
lunes, 22 de septiembre de 2008
Kontsulta BAI!!!!
1. Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartu zuen Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriari galdetzeko 9/2008 Kontsulta Legea, helburua izan zelarik Euskal Autonomi Erkidegoan bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko negoziaketa prozesuari hasiera ematearen gainean, hiritarrek duten iritzia jasotzea. Deialdiaren hasiera 2008ko irailaren 15erako ezarri zen herri kontsulta 2008ko urriaren 25ean egiteko.
2. Auzitegi Konstituzionalak, Espainiar Gobernuko Presidentearen eskariz, lehenbizi galarazi zuen kontsulta egitea eta bigarrenez ukatu zien defentsa judiziala Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak eta Aralar alderdi politikoei; eta, azkenik 2008ko irailaren 11an eman zuen ebazpenean , 9/2008 Legea konstituzio kanpoko izendatu du eta ondorioz baliogabe dela ezarri du.
3. Laburbilduz, galarazi egin da herri kontsulta egitea, honen deialdia euskal gizartearen ordezkaritzaren gehiengoak onartu zuelarik bere Legebiltzarrean bilduta.
1. Ene iritziz, baliogabetua izan den Legeak onartu egiten du gizarte demokratiko bateko hiritarra naizen aldetik kontsultatua izateko dudan eskubidea; eta, ondorioz, bakea eta normalizazioaren aldeko laguntasuna emateko eskubidea. Hau baliogabetzean, gai publikoetan parte hartzeko eskubidea urratzen da eta modu berean adierazpen askatasuna bera ere. Zentzu honetan, kontsulta galarazia izan da eta ezin dut nire botoa eman nire pertsonarentzat eta bizi naizen gizartearentzat hain funtsezkoak diren bi gairen inguruan, hau da, bakea eta gure gizartearen bizikidetzarako akordio politikoak bilatzea.
2. Hiritargoaren ordezkari demokratikoak diren EAJ-PNV,EA,EB-Berdeak eta Aralar euskal alderdi politikoei ukatu egin zaie Legearen aldeko jarrerak prozedura konstituzionalaren barruan defendatzeko eskubidea, horrela urratu egin dira babes judizialerako eskubidea eta elkartzeko askatasuna.
3. Ene iritziz , kontsulta debekatzeko funtsezko ardura, Espainiako Gobernuko Presidentearena da. Honek behin eta berriz uko egin dio esandako alderdi politikoetako ordezkariekin hitz egiteari, bakea eta normalizazioaren gaineko Hitzarmen Politikoa egiteko. Epaimahaien esku utzi du eztabaida eta akordio politikoaren bidez konpondu beharko litzatekeena.
Lehenbizi.- Alderdi Politikoei eskatzea beren programa eta egitasmoetan sartzea edo/eta mantentzea euskal gizartearentzako erabakitzeko gaitasun osoa bilatzea.
Bigarrenik.- Alderdi Politikoek Europa eta Nazioarte mailako foroetan aurkeztu eta zabalduko dituzten ekimen eta demanda guztiekiko nire atxikimendua adieraztea.
Gaurkoan...
Gaurkoan ez dut hitzik asteburu honetan gertatutakoa salatzeko. Berriro ere, gure herriaren kontra egin dute beraien interesengatik herri hau saltzen duten zipaioak. Bai, zipaioak esan dut. Azken finean, zipaioak herria diruagatik edo zerbaitengatik saltzen dutenak dira eta gudari deitzen diren hauek, zipaioak besterik ez dira.
Gaurkoan ere bi galdera: zergatik? Noiz arte? Zergatik galderari lehen erantzun diot, beraien interesengatik eta ez herriaren interesengatik. Noizarte? Beraiek nahi duten arte. Hau bai dela diktadura! Herri honek esaten duena ahaztu eta beraien ideiekin aurrera jarraitzea! Hauek ez dira herri hau aurrera atera nahi dutenak! Hauek, herri hau suntsitu nahi dute.
Nazkatuta gaude. Hau ez da herri honek eskatzen duena. Herri honek aske bizitzea aldarrikatzen du bai, baina ez da ETAk zehazten duen ibilbidea, askatasun horretara eramango gaituena.
Eta azkenik, gaurkoan ere, nire herria, nire Aberria, nire aitaren etxea defendatuko dut baina nire bidetik, elkartasun eta elkarrizketaren bidetik.
lunes, 15 de septiembre de 2008
Las rayas de la discordia
Pero sin duda alguna lo que mas me impresionó fue el seguimiento que ha tenido esta noticia. Ya se que siempre decimos que queremos noticias mas ligeritas, pero igual de cierto es que en mi opinión, es probable que haya temas en los que invertir mejor tanto el tiempo de TV, como los recursos que se habrán gastado con este grupo de investigadores para llegar a esta conclusión que seguro nos libra de muchas batallas...ejem...
Pero aquí no acaba todo. En Teleberri, cubrieron la noticia con tal efusividad que corrieron y salieron a calle en busca de entendidos de moda. Pues bien, mis oídos y el del resto de oídos de todos los que estábamos viendo Teleberri tuvieron que aguantar a un supuesto experto en moda decir que: con una talla 36 ninguna raya te hace mas gorda; pero si tienes una 44 te harán gorda todas. No daba crédito al oír aquello!!
En primer lugar, alguien le debería de explicar a este chico que una cosa es como este cada uno; que por cierto, la talla media de una chica de aquí es la 42, y otra cosa es la ilusión óptica o el efecto que hace algo sobre la visión de ello mismo. En este caso las rayas en nosotros mismos.
No creo que merezca mas la pena gastar letras en el, pero si que me gustaría que los informadores a los que tanto les preocupan la anorexia, bulimia y demás trastornos para dar titulares cuidaran mas las formas a la hora de informar y de escoger quien habla y sobretodo como lo hace.
viernes, 5 de septiembre de 2008
Zein txarra den uda!!!
Quizás sea normal que añoremos esos largos veranos de cuando éramos estudiantes, quizás sea normal que echemos en falta estar día tras día a nuestro aire a la vuelta al trabajo.
Pero como bien oí un día a una mujer en la radio el síndrome post-vacacional es un fraude. Viviendo en los tiempos que vivimos deberíamos celebrar nuestra vuelta al trabajo. Ya que al fin y al cabo, gracias a el nos hemos ido de vacaciones, podemos vivir como vivimos y nos realizamos como personas.
Así que si, yo también he mirado mi calendario laboral para buscar la siguiente fiesta pero con una sonrisa en la boca por poder volver a trabajar.
Ya solo me queda decir, que faltan 96 días para ese mini puente de Diciembre, mientas tanto todos a currar!!
lunes, 21 de julio de 2008
9 egun falta dira...
Betidanik ekaina heltzen zenetik etxeko danak gure super maletoiak egin eta Bakiora joaten ginen uda osorako. Baine orain ya ikasketak, lana,... direla medio gero eta gutxiago joaten gara hara. Zenbat egun pasa ditugu hondartzan lagunekin berbetan? Zenbat parranda? Zenbat....
Udamina hainbat eta hainbat oroitzapen on dituzulako barnean gordeta, lehengo bizimodua faltan botatzen duzulako(egun osoan hondartzan edo lagunekin ezer egin barik) eta oriangoari ezetza ezin diozulako eman. Azken finean orain primeran nabil ere, baine era ezberdin batean.
Orainari berba egiterakoan Torredembarrara joateko falta zaizkidan 9 egunak datozkit burura. 9 egun bakarrik!!
Bost orduko bidaiak pena mereziko du, hortaz segur nago. Hondartza polit batera noa, herri polit betan kokaturik dagoenera, lasaitasun osoz eta mugikor barik bizitzera. Nire planak hondartza, paseotxoak, lekuak ezagutzea,... eta bidaia prestatzen dagoenaren sorpresak ilusio osoz bizitzea dira.
Hortaz bai, nire uda kontzeptua pixkat aldatu da baine esentzia barnean daroagu, lagunak, hondartza eta farreak. Horretarako dira oporrak, maite dituzunekin ondo pasatzeko eta egunerokotasunetaz ahazteko.
Ta norbaitek zalantzarik izatekotan, aurtengoaz aldatuko nukeen bakarra hilabete bat, bi hilabeteengatik aldatzea izango zen; ez besterik. 9 egun falta dira...
jueves, 17 de julio de 2008
Bat gehiago gara etxean!!!
lunes, 14 de julio de 2008
Surfean edo...
Gure irakaslea etorri zenerako guk oin bat kotxean ipinita geneukan guztiz beldurtuta geundelako. Baine irakasleak ez zigun joateko aukerarik eman. Guregana etorri neoprenozko jantzia eman eta taulak banatu zizkigun.
Arean egonda, lehengo eguneko azalpenak, itsaso-aldien kontuak, korronteak,… eta beroketa ariketak egin genituen.
Geroxeago taulan zelan zutundu behar ginen arean, sikuan, entsaiatu genuen eta ziztu batean uretan geunden; gu, taulak eta olatak.
Itsasoak ez zizkigun olatu handiak bidali, eskerrak!! Ta gure lehenengoko jauziak, erdi altxatzeko aukerak, etab izan genituen.
Oso pozik heldu nintzen etxera. Betidanik egin nahi izan dudan gauza egin dudalako surfean saiatu nahiz. Buruan nituen lelokeria danak ahaztu eta taularekin batera olatu artean gora eta behera aritu naiz. Denek galdetzen zidaten eta zutunik egotea lortu dudan eta nik harrotasunez ezetz erantzun diet. Ez naiz zutunik mantendu baine nire lehenagoko saiakerak poz pozik egin ditut.
Orain jada biherkoan pentsatzen… olatu gainean zutunik ibiliko ote naiz ni????
To be continued…
miércoles, 25 de junio de 2008
Gaixotasunari aurrea hartu!
Antza, bertoko langile gazteentzako eta langileen alabentzako pentsatutako kanpaina abiaraziko dute oraingoan. Proposamenaren datu guztiak entzun ostean, interneten hasi nintzen txertoaren informazioa bilatzen.
Giza-Papilona izeneko birus hori, transmisio sexualeko gaitza dugu. Ez da beharrezkoa harreman sexual osoa izatea birusa hartzeko, kontaktu hutsarekin nahikoa da kutsatua izateko. Egia da baita ere birusa normalean etorri den bezala joaten dela, baina kasu guztien ehuneko txiki batean birus hori minbizi bihurtzen da. Minbizi mota hau emakumeen hilkortasun tasaren bigarren lekua hartzen du minbiziei buruz hitz egiterakoan.
Ikertzaileek gaixotasun honen kontrako borrokan aurrera egin nahian, bi txerto egin dituzte. Bata merkatuan gure esku daukaguna, eta bestea oraindik ez dute inoiz eskaini.
Dakigun bezala, txertoak ezin dira beti jarri, kasu honetan 9-15 urteko tartean hartzea gomendatzen da. Hortaz neska gazteoi zuzenduriko aurkikuntza da honakoa. Iraunkortasunari buruz berba egiteko orduan, oraindik goiz da hartzaileak bezala, txerto hau gaztea delako.
Gure osasun sailak DBHko lehengo ikasturtean dauden neskatila denak txertatzea erabaki du gaizta saihestu nahian. Era honetan, adin horretako gehiengoa txertatzea lortzen delarik.
Hau dena jakin ostean nire buruan oraindik hainbat galdera zeuden baina ginekologoarekin hitz egin ostean zalantza denak desagertu eta txertatzearen aldekoa naizela aitortzen dut.
Denok ezagutzen ditugu minbizi kasuak eta gaitz honi aurre egiteko aurkezten zaizkigun aukera denak positibotzat jo behar ditugulakoan nago ni. Hortaz, oraingo honetan hamar bat Osakidetzari eta nire enpresari, gure gaztedia berriz zaintzeagatik eta gure gizartean eragina duen gaitza ezabatu nahi izateagatik.
Errez irteten zaizkigu hitzak, ezer txarto eginda dagoela esan nahi dugunean.Errazak izan beharko lirateke ere gure administrazioak ekimen onak martxan jartzen dituenean. Zorionak!
martes, 24 de junio de 2008
Kit-Kat-a Torreviejan
Lau egunez nire familiagaz Torreviejan egon naz. Oin dela urte batzuk hara ez joatearren ordainduko nuke, baine gaur egunien hara ailegatu bezain pronto mobila amatatzen dut eta lasaitasun osoz bizitzen naz.
Beste erritmo bategaz ibiltzen naz, beste gauza batzuk jaten, edan eta ikuste ditut besteak beste.
Hurrengo goizeko eguzkiak itzartu gintuen eta hondartzara abiatu ginen arin-arin. Goiza han pasa ostean, etxera bidea hartu eta dutxara zein igoko zen lehenengo eztabaidatu genuen.
Etxean jan, batzuk siesta, besteak pelikula; eta amaitzerakoan hondartzara.
Busti-bustita geundelarik etxerantrza abiatu ginen, afaltzen joateko ordua zen eta! Dutxa arin bat hartu eta italiar batera afaltzera joan ginen! Oso ondo afaldu genuen gu denok, uiiiiiiiiiiiiii askoren artean. Italiak zeukan partidua galdu zuelako eta sukaldari denak hangoak zirenez… Horrek ez zigun animoa kendu eta bueltatxo bat ematera joan ginen. Jarraian etxera eta lotara hurrengoko eguna gogorra izango zelako.
Bat-batean musika batek itzartu gintuen. Alarma!!!!!!!! Bufff zelako galbana. Baine hondartzan pentsatze hutsak irribarrea ipini zigun eta arrapalada batean hondartzan geunden (denda batetik pastu ostean).
Han gure azken bainutxoa, paseotxoa, bazkaria, sobremesa,… maletak kotxera sartu genituen eta Amurriorako noranzkoa hartu genuen.
Ta gaur hemen nago testutxo hau idazten burua han daukadan bitartean… eta nire eguneroko erritmora bueltatzen naizen bitartean, mobilik, pc-rik,… gabe zein ondo egon naizen gogoratzen dudan bitartean ere...
jueves, 19 de junio de 2008
Thinking....
Postrea ahoan neukala, BECera... BECen nerbio asko, denok lanean dena primeran ateratzeko.
Ordua heldu zen eta BECa erditik eta beteta ikustea ikaragarria zen. 14000 lagun bertaratu ginen hara. Zergatik? Oso erraz, pertsonak ditugulako, proiektua ditugulako eta Alderdia dugulako denok batzen gaituen helburua lortzeko!
Ekitaldi nagusia amaitu zen, baine egunari ordu batzuk geratzen zitzaizkion Think gaua ospatzeko.
Dj ezberdinak izan genituen gurekin, El menton de fogarty ere bertan izan zen bere musikarekin eta think pintxoa, think salad-a eta think txupitoa dastatzeko aukera izan genuen ere. Gure think eguna musika artean hasi eta musika artean bukatu zen BECen, baine honek ez du esan nahi bidea eginik dagoela, baizik eta azkenien antza esnatu garela eta bideari gogor eta tinko ekingo diogula
martes, 10 de junio de 2008
Think gaur...
Bertan musika, ikuskizunak, proiektu berri baten aurkezpena,… izango ditugu. Komunean gauza bat daukaten 14000 lagun batuko gara bertan. Denok herri hau aurrera ateratzea nahi dute eta hori posible egingo duen proiektuaren parte sentitu nahi dira hasiera-hasieratik.
Ekitaldia bukatzerakoan, egunari bukatzeko falta zaizkion orduak musikarekin beteko dira. El menton de fogarty etorriko da gure giroa alaitzera eta bien bitartean “Think pintxoa”, “Think salad-a” eta “Think txupitoa” dastatzeko aukera izango dugu.
Goizaldeko ordu bietan txokolatea txurrokin danontzat ta “Think guaguetara” etxera bueltan joateko. Alkohola eta gidatzea ez direlako lagun!
Ni ya hasi naiz atzera kontua egiten…… Think gaur….
Las mas bonitas de Estrasburgo 4!!!
Katedrala berriro ikusi, hirigunea, azken paseotxoa, itsasontzian hiriari bisita, azken opariak erosi, saltxitxa bat jan eta hotelera autobusa hartzera.
Gure gida izandakoa agurtu eta aireportuen itxarotera.
Premio!!! Gure hegazkina atzerapena zeukan!!! Azkenean soilik 20 minutuko atzerapena izan zan. Bruselasera heldu eta erosketak aireportuen. Batzuek kolonia, besteek ardaua, garagardoa, txokolateak,…
Berriro hegazkina berandu!!! Itxarotera… Hegazkinean ya argazkiak, abestiak,… logurea heldu arte (5 minutu, jeje). lo denbora gehiengoan eta nohiz behinka lehiotilatxotik begiratzen.
Azkenean Euzkadin!!!! Durangotik sartu ginen eta Loiun lur hartu ere. Han Andoni egoan itxaroten etxera eramateko prest.
Maletak hartu eta enteratu ginen gure hegazkinen atzerapenaren zergatiaz… Bruselazen hegazkin bat jauzi zen justu gurea atera baino pixkat arinago!!!! Denok momento shock ta korriken gure maleta hartzera.
Maletarekin kanpora eta txoferra agurtu (eskerrik asko!!!) ta etxera, ordua zela jada.
miércoles, 4 de junio de 2008
Las mas bonitas de Estrasburgo 3
Herri polita aurkitu genuen han.
Katedrala ikusi, kandelatxo bat piztu, ta arte lan danak ikusi. Gero kanpoan egoan merkatura bisita. Jostailuak, loreak, saltxitxak, fruta, haragia,…
Gerorako indarrak berreskuratzeko, “little chocolate” bat hartu genuen. A ze nolako kankarroa! Katxiak bere alboan, txikitoak dira!!
Gero beste bueltatxo bat eta erosketak egitera.
Tripak ya zarata sartzen hasiak ziren eta bazkaltzera abiatu ginen. Batzuk kodiloaren bila joan ziren, gu pikoteo batekin primeran geratu ginen.
Bazkalostean azken buelta eta hotelera!
Pixkat deskantsatu eta gaueko lehengo tragoa Petit France auzoan. Jarraian afarira eta lotara, gorputzak ez zuen gehiagorako ematen eta.
Las mas bonitas de Estrasburgo 2
Gure madrugoiak saria izan zuen. Arin ailegatzearren beste herri bat ezagutzeko aukera izan genuen. Eta a ze nolako herria! Ipuin batean sartuta egongo bagina bezala izan zan. Etxetxo danak estetika berdina jarraitzen zuten eta kaleak ere dotore-dotore zeuden jantzita.
Hortik alde egin eta bodega batera joan ginen. Bodegan kata txiki bat egin eta denok ardaua erostera!
Segituan jatera joan ginen. Bazkari oso goxoa. Lekua oso elegantea zen eta janaria bikaina zuen.
Kafea edo Miren eta biok harturiko infusioaren ostean korrika bizian herria pixkat ezagutzera eta autobusera berriro ere.
Autobusean barreak, lo-kuluxkak eta la estatua de la libertad-eri argazkia.
Gauean afaria eta parranda pixkat, baine ikusita hurrengoko eguna ere gogorra izango zela, lotara!!!!!!!!!
martes, 27 de mayo de 2008
Las mas bonitas de Estrasburgo 1
Hegazkinean batzuk lotan, beste batzuk berbetan, beste batzuk urduri baino urduriago...
Azkenean Estrasburgora ailegatu ginen eta han gure zai Dominique geneukan, gure gida.
Hiria ezagutzeko autobusez paseotxo bat eman genuen eta Parlamentura ailegatu ginen.
Parlamentua, Bruselasekoa baino askoz politagoa da. Hala ere, Itziarri kasu eginda, politagoa bai, baina funtzionaltasun gutxikoa dugu Estrasburgokoa.
Parranda egiteko taberna bat topatu genuen eta bete baita ere. Musika ona ipini ziguten eta han eman genituen ordu batzuk gorputza astintzen.
Lotara!!!!!!!!!!!
martes, 20 de mayo de 2008
Nik ere Jaunartzea egin nahi dut!
El día comenzó con una carrera a contrarreloj en casa para prepararnos todos y salir a la hora prevista.
Llegamos a la iglesia, besos por todas partes para saludar a la familia y para adentro, que la hora se echaba encima.
La misa fue entretenida. Los niños cantaron, medio bailaron, saludaron a los familiares,… y también hicieron llorar a los más sensibles, en algún que otro momento, en el que por la cabeza de todos pasaba la imagen de gente que no estaba allí.
Y seguido, el momento más esperado por el protagonista, los regalos. ¡Que regalos! Creo que no merece la pena que los enumere pero si un día de estos me dicen que mi primo ha montado una sala de juegos, me lo voy a tener que creer.
Esta bien que regalemos cosas. Al fin y al cabo, es nuestra manera de felicitar, pero realmente son necesarios todos esos regalos? Que cada cual piense si que te regalen una PSP, play station3, Wii, helicóptero teledirigido, dinero,… Es realmente necesario para celebrar que ese día es tu Primera Comunión.
Y con tanto regalo, la hora de la comida se nos echo encima. Marisco, fritos, ensaladas, picoteos varios, pescado, sorbete, carne, postre, café,… y con todo esto, una barriguita apareció en todos nosotros. Algunos la bajaron bailando con los de la otra comunión que allí estaban, otros jugando a la wii, y otros sencillamente decidieron dejarla crecer permaneciendo sentados.
El día estuvo bien. Nos lo pasamos bien. Comimos de maravilla. Y nos fuimos contentos cada uno para un lau: algunos se fueron de jaia, otros a casa y Andoni y yo a Ochomayos que ya llegábamos tarde…
La siguiente toca boda, ¿A quien le toca? ¿Habrá que ir al extranjero a celebrarla?.... ¡¡¡Seguro que si!!!
Por todo el jolgorio que se monta y porque yo también quiero tener una bolera, un gimnasio, un campo de golf,… en casa ¡Yo también quiero hacer la Primera Comunión!
jueves, 15 de mayo de 2008
12 dangada isiltasunean, noiz arte?
Herri honek, askotan esan du bere geroa zein izango den askatasun osoz erabaki nahi duela, baine gaur eguneko egoerari begiratzen badiogu, ezinezkoa dela konturatzen gara.
Ezinezkoa da, batzuek hitz egin nahi ez dutelako eta ezinezkoa da ere, beste batzuek ez dutelako entzun nahi. Biek, beraien egiak sinesten dituzte baine bitartean herri honek jasaten dituen eraso DANAK desilusioa dakartzate.
Momentu hauetan kide batek esan zidan esaldi bat etortzen zait beti burura: Garai latzetan tinko! Eta horrela mantenduko gara euskaldunak, tinko. Gure helburuak zeintzuk diren ahaztu gabe, denon arteko konponbideak bilatzen saiatu behar gara gure herria haz daiten eta aldi berean Euzkadi osotzen dugun guztion eskubideak errespeta daitezen.
Noiz arte?
Iepa!
Egia esanda, lehen kide batzuei entzuten nienean blog bat zeukatela ez nion zentzu handirik topatzen. Baine denbora aurrera joan ahala "gusanilloa" sartu zait gorputzean eta proba egitea erabaki dut.
Erabaki hortan, lagun batzuetaz gutxi jakiteak, nire lehengusuaren berri izatea blogaren bidez, nire ideiak plazaratzeko lekutxoa izatea eta lagun askoren "txapak" agoantzea jeje garrantzitsu izan dira.
Ni neu..." txokoan esan bezala, hemen ez dira faltako nire hondartzarik kuttunena, lagunak, familia, EGI eta hainbat komeria...
Momentuz hau da nire interneteko abenturaren hasiera. Denborarekin ikusiko dugu zelan doan eta sarreraren bat sartzen dodan... Bitartean, harek esaten zuen bezala Carpe Diem!
Laister arte!
Eider