lunes, 4 de febrero de 2013

Agate Deuna 2013

Gaur egun konplikatua da. Sentimendu asko nahasten dira urtero otsaialren 4a heltzen denean nire buruan.
Gaurkoa eta biharkoa, Agate Deuna medio, beti izan dira etxean egun handiak. Santari abesteko tradizioa mantendu dugu gurean eta betidanik egun honi txera izan diogu.
Gazteagoa nintzenean ordu honetarako euzkotarrez jantzita eta makila eskuan joaten nintzen plazara herriko beste askorekin herri osoan zehar abestera. Ordu piloa ematen genituen auzo guztietara heltzeko. Baina esfortsuak merezi zuen; arratsalde polita igarotzen genuen eta afari are politagoa izaten genuen ere.
5ean aldiz, klasera joan behar genuen baina asteburua heltzerakoan amamarenera joan eta jaietaz disfrutatzen genuen denok batera. Familia osoa batzen zen. Farreak eta algarak egiten genituen Kastrexanako jaietan.
Ondino gogoratzen dut urte bateko mozorro lehiaketarako egin genituen maitagarrien mozorroak. Baina baritarik ez geneukanez, Jaiok kotxea hartu ta Basauriraino eroan gintuen baritak eta txanoak erosteko. Nirea etxetik ondino jarraitzen du. Berari esker herriko maitagarririk politenak izan ginen eta Oskorriren dantzaldiaz pilo gozatu genuen. Jende mordoa etorri zen kontzertua ikustera eta herria guztiz bete zen. Izugarria izan zen!
Honi gainera gaur minbiziaren eguna dela batzen zaio. Egun benetan berezia aurten. Gurean bada min gaizto honen aurka burrukatzen dagoen bat. Gaur bere eguna da. Gaur bere herriko jaiak izateaz aparte, indarrak hartzeko eguna da, gaur berarekin gaudela esateko eguna da, gaur maitagarrien zaindari izategatik eskerrak emateko eguna da, gaur aurrera!!! esateko eguna da.
Horregatik gaur nire bihotzaren taupadak inoiz baino ozenagoak dira, egun hauetan indarrak hartu behar ditugulako bizitzan zehar aurkezten zaizkigun aldapak tinko igotzeko.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi