lunes, 18 de febrero de 2013

Asteburu bikaina

Asteburu honetan denetarik egin dugu.
Ostiralean arratsalde osoa batzarturik eman genuen etxeko kontu batzuk zuzentzen joateko.
Gero Amurriora joan ginen Kintoak ospatzeko eta koadrilagaz afaltzeko. Primeran afaldu genuen Etxezurin. Ta afaldu ostean parrandatxoa, ez nahi genuen bezain luzea, baina ondo egon zan.
Zapatuen iratzargailuak esnatu gintuen 9etan. Altxatu, atondu eta Larrinbera zuhaitzen poda egitera. Goiz osoa podatzen eman genuen. Arrastien Larrinbera bueltan berriro ere zuhaitzekin aritzera eguneko argia joan zen arte. Afaldu eta Avatar ikustera.
Ta Domekan zuhaitzekin bukatzera. Lur igo genuen etxera eta atzera ta aurrera ibili zan bere etxea izango danaren iskina guztietatik.
Ta eguna primeran bukatzeko, hondartza. Bazkaldu ostean kotxea hartu ta Sopelanaraino joan ginen Lurrek hondartza ezagutzeko. Banituen gogoak itsasoa ikusteko...
Laburbilduz topera aprobetxatu dugu asteburua, ia hurrengoan eguraldiak ere laguntzen duen!!

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi