martes, 23 de diciembre de 2008

Din dan don, din dan don


Gabonak heldu dira... Olentzero Gran Via kalean umeen zai dago, dendak jendez beterik, etxeetako sukaldeak janariz leporaino eta gu hemen kaleko argi txikiez inguraturik.

Aurten Gabonak bapatean aurkeztu zaizkit. Eta ez kaleko apaingarri danak ez direlako egon...

Orain tokatzen dena arrapaladan egin gabe dagoen dana egitea: opariak, janariak, etxea pretatzea, Olentzerori gutuna idaztea...

Ufff hori dana egiten dudan bitartean zuek danak etxean lasai-lasai egitea espero dot eta jai hauek primeran pasatzea opa dizuet!!!

Jai zoriontsuak!!! eta gogoratu... Karta barik, ez dago oparirik...


No hay comentarios:

 

Ikusi makusi