miércoles, 3 de diciembre de 2008

Gaurkoan ez...

Gaurkoan ez dizkiet nire hitzak hiltzaile batzuei eskeiniko, ezta pentsatu ere.
Gaur nire buruan eta bihotzen enpresa bat duten pertsona eta familia guztiak daude.
Agian txikitatik enpresari batekin bizizten naizelako. Agian bere lanarekin zelan hainbat eta hainbat famili aurrera ateratzen ikusi ditudalako. Agian badakidalako hau nazio eraikuntza dela.
Baina antza batzuk ondino astoan herri batetik bestera joaten herri hau sendotuko dugula uste dute... Pena bat, egungo gure errealitatea ez dutelako batere ezagutzen eta are gatzagoa... Ez dituztelako herri hau osotzen dugunen beharrak ezagutzen eta ez direlako gai guk geuk gure kabuz hartutako erabakiak errespetatzeko.
Hauei buruz gauza asko esan ahal izango nituzke baina lehen esan bezala gaur enpresariak dira gure buruetan egon beharko liratekeenak. Beraiek eta beraien familiak... Beraiek baitira beraien menpe edo kargura dauden langileekin batera herri hau aurrera ateratzen dutenak.
Honengatik eta babesa merezi dutelako dakidalako, nire besarkadarik handiena beraientzat. Eta noski bereziki etxean dudanarentzat. Zuk egiten duzulako Euzkadi!!!

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi