viernes, 19 de diciembre de 2008

ESpaña 1 - Euzkadi 0

Ezin dut sinistu Euskal Herria izenaren aldeko manifetsua sinatu duten danak beraien herriagatik egiten dutela.

Kende dezagun bend hori mesedez. Hau politika hutsa da. Kirola garrantzitsuena iznago bazen orain sarrerak erosten egongo ginateke.

Aste honetan hartutako erabakia oso larria da nire ustez. Harroputz batzuei esker beraien Euskal Herri maitea edo nire Euzkadi maitea selekzioaren partidurik gabe geratu dira.

Ez naiz sartuko izena zein izan behar duenaren eztabaidan, baina beraien abertzaletasuna bai jarriko dodala zalantzan.

Egia esanda buruan hasieratik honako galdera daukat: Euskadirekin ez, eta bai Españarekin?? Hori al da gure Herriaren nortasuna defendatzea? Niretzako ez behintzat. Euskal Herriko selekzioa soilik bada beraiena, zergatik jokatu Espainolean? Agian dirugatik? Agian ideienagtik?

Norberak jakingo du zer egin bere buruarekin...

Momentuz irudiak bakarrik hitz egiten dute... eta ez da zaial interneten topatzea hainbat eta hainbat jokalarien argazkiak Españarekin jolasten...

Noizko Euskal koloreak defendatzen dituen kamisetarekin?

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi