miércoles, 3 de junio de 2009

Batiburrillo

Gai asko ditut buruan beraien gainean idazteko, baina agian hori izan da gaur arte ez idaztearen arrazoi.

Isabel Cella ez da Ibilaldira joan. Bere alderdiko festa bat nahaigo izan du, nahiz eta sailburua izan.

Mayor Orejak abortoa praktikatzea ume bati tratu txarrak ematea baino txarragoa dela esan du.

Herriko jaiak etorri, lagunak etorri, musika etorri eta dena berriro joan hurrengorarte.

Gaur ez da egun oso bat izaten ari, baina tira hemen nabil Gogorregiko gauzarenbat aurrera atera nahiean. Ta penstatuko duzue, Gogorregi? Aste Nagusia? Hori ez al da Abuztuan? Ba bai, baina gure konpartsak eskeintzen dituen ekintza danak denboraz eta patxdaz prestatu behar dira, eta hortaz gabiz.

Momentuz aktuazio pare bat lotuta ditugu, baina oraindik asko falta zaigu.

Ah! ahazten zitzaidan, Zapatuen EGIko Aberri Batzarra izan genuen Ondarretako Batzokien eta bukatzerakoan Izaskun Bilbaorekin jateko aukera izan genuen. Ni neu, nere alboan izan nuen eta gero eta gehio ikusten dut berangan aukera on bat gure ideiak, gure beharrak, gure... Europan defendatzeko. Badaki zertaz ari den berba egiterakoan. Badaki zelan funtzionatzen duen Herri hau. Badaki zeintzuk diren Alderdiaren helburuak eta badaki pertsona izaten.

Bazkariaren ostean mitinera joan ginen eta geroxeago Europar Batasuneko produktuek osaturiko luntx moduko bat egon zan. Ta gero noski, Alonsotegiko jaiak.

Gaur Barakaldon dago ekitaldia. Ezin izango naz joan, erratuta betse gauza baterako sarrerak erosi nituelako eta datak nahastu nituen... Baina joateko aukera duzuen guztiok aniatu zaitezte eta bertaratu gureak diren gauzak defendatuko dituen emakume bakarraren hitzak entzutera. Bera izango delako euskal alderdietatik han egongo den Eurolegebiltzarkide BAKARRA.


No hay comentarios:

 

Ikusi makusi