jueves, 11 de junio de 2009

Zakarrontzira!

Ointxe bertan paper batzuk bota ditut paperontzira. Paperetan idei batzuk zijoazten. Zein erraza den paperetaz desegitea, baina zakarrontzira bota nahi duguna malkoak direnean, zelan jokatu behar da?
Zelan botatzen dira malkoak zakarrontzira? Eta hare garrantzitsuago, zelan botatzen dira zakarrontzira malkoak eragiten dizkiguten gure gorputzeko atal horiek?
Sikiera malkoak ateratzerakoan buruan duzuna garbituko balute, zeozertarako balio dutela esango nuke. Baina ikuspegi praktikotik abituata, zikintzeko besterik ez dute balio. Eta norbaitek esango dit sentimenduak plazaratzeko tresna direla eta batzuetan ere poztasunaren irudi direla. Ta nik baiezkoa eman beharko diot, baina nire brurutik malko kontzeptua pasatzerakoan, datzokidan momentuak ez dira onak, ez dira atseginak; nahiz eta noizbait kaleratutako zikintzaile horiek poztasunaren irudi izan.
Horregatik norbaitek malkoekin bukatzeko tresnarik edo metodorik ezagutzen baldin badu, mesedez azaldu diezadala.

No hay comentarios:

 

Ikusi makusi